Categorías: albisteak-berriak

Nafar eragileek aurkeztutako hamar proiektuk 342.843 euroko finantzaketa jasoko dute proiektu txikien POCTEFA deialdian

Partaidetza nafarra duten hamar proiektuk 342.843 euro jasoko dituzte guztira Europako funtsetatik, Nafarroa, Euskadi, Aragoi, Katalunia, Akitania Berria, Okzitania eta Andorrak osatzen duten Pirinioetako Lan Komunitatearen (PLE) behin-behineko ebazpenean jasotzen denez, POCTEFA mikroproiektuen lehen deialdiari buruzkoa hain zuzen ere. Mugaz gaindiko erakunde horren Nafarroako lehendakaritzaren lehen ekitaldian, POCTEFA Proiektu Txikien Programazio Batzordea hartu du Iruñeak, behin-behineko ebazpen hau onartu da, guztira 34 proiektu biltzen dituena, 4 milioi euroko finantzaketa globalarekin. Hau da, hiru proiektuetatik ia batek nafar presentzia du.

Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollok deialdi berri honen egokitasuna azpimarratu du, “lurralde osoko entitate eta eragileentzako Europako funtsen irisgarritasun handiagoa bilatzen baitu, Nafarroak mugaz gaindiko lankidetzaren alde egiten baitu, eta nafar hautagaitzen % 90ek deialdi honetan finantzaketa lortu dutelako”.

Foru Komunitateko enpresa, kooperatiba edo elkarte txikiek egingo dituzten proiektuak sentsibilizazio-ekintzei buruz; Pirinioetako uraren kudeaketaren erronken ingurukoak; artisau-produktuaren balorizazioari buruzkoak; ekologia eta artea uztartzen dituzten sorkuntza eszenikoak; gizarte-ekintzako jardunbide egokien transferentziak; edo familiako hizkuntza-egonaldien esperientzia murgiltzaileak aztertuko dituzte, besteak beste. Ondoko hauek dira partaidetza nafarra duten proiektuak: Edabe, Pryenaqua, Transeat, CORéCo, ESSkabi, Familigiroan, Transfmnas, Ecosystema, Lotu eta Famil ‘ion. Proiektuen zerrenda eta laburpen osoa ondoko estekan kontsulta daitezke.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

10 horas hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

1 día hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

2 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

2 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

2 días hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

2 días hace