Categorías: albisteak-berriak

Ospitaleko Pneumologia Zerbitzuak SEPAR elkartearen Diamante bikaintasun-akreditazioa

Aintzatespen horrek egiaztatuko du zerbitzuak betetzen dituela SEPAR elkarteak ezarritako baremoen araberako maila goreneko estandarrak kalitate asistentzialari, segurtasunari, zerbitzu-zorroari eta baliabideei dagokienez. Diamante bikaintasun-akreditazioa soilik ematen zaie arnas-gaixotasunak dituzten pazienteei arreta ematen eta jardunbide egokiak nahiz ebidentzia zientifikoan oinarritutako protokoloak ezartzen maila bikaina erakusten duten zentroei.

Osasun-arretaren kalitatea eta segurtasuna bermatzeko funtsezko elementu dira akreditazio horiek; izan ere, horien bidez objektibotasunez ebaluatzen da asistentzia-estandarrak betetzen diren, eta etengabeko hobekuntza sustatzen da. Horrez gain, bikaintasunaren aldeko apustua egiten duten zerbitzuak ikusarazten laguntzen dute eta, hala, sendotzen dute Osasun Sistema Nazionalean erreferente gisa duten eginkizuna.

Aintzatespenak bost urteko baliozkotasuna du eta, horri esker, pneumologian erreferente diren Estatuko zentroetako bat da Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea. Halaber, lorpen horrek islatzen du lantaldeak arnas-patologia duten pazienteen arretari dagokionez bikaintasunarekin eta etengabeko hobekuntzarekin hartutako konpromisoa.

Akreditazio eta aintzatespen ugari dituen zerbitzua

Horrez gain, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea erreferente dela berresten dute ibilbide luzean jasotako askotariko akreditazio eta ziurtapenek:

  • BGBK Unitatea: Diziplina anitzeko unitatea, konplexutasun handikoa eta bikain kategoriakoa (SEPAR).
  • Oinarrizko AATD Unitatea, bikain kategoriakoa (SEPAR).
  • Asmaren unitate espezializatua, konplexutasun handikoa eta bikain kategoriakoa (SEPAR).
  • Tuberkulosiaren unitate espezializatua, konplexutasun handikoa eta bikain kategoriakoa (SEPAR).
  • Biriketako tronboenboliaren ospitale-asistentziako prozesua, bikain kategoriakoa (SEPAR).
  • Endoskopia eta Pneumologia Interbentzionistako Unitate Espezializatua (SEPAR).
  • Biriketako gaixotasun interstizial zedarrigabeen unitatea, bikain kategoriakoa (SEPAR).
  • Helduen fibrosi kistikoaren erreferentziazko unitatea, bikain kategoriakoa (Fibrosi Kistikoaren Espainiako Sozietatea).
  • Birika Funtzioaren Probetarako Laborategi Unitatea, konplexutasun handikoa eta bikain kategoriakoa (SEPAR).
  • Loaren Asistentzia Unitatea, diziplina anitzekoa eta konplexutasun handikoa (SEPAR).
  • Arnas Aparatuaren Erdi Mailako Zainketa Unitateari COVIDaren pandemian egindako aitorpena (SEPAR)
albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

8 horas hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

1 día hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

2 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

2 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

2 días hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

2 días hace