Osakidetzako plantillaren behin-behinekotasun-tasa % 13,6ra jaitsi da 2025eko lehen 10 hilabeteetan; 2024. urtea % 37,5ekin itxi zen. Hala, aurtengo urriaren 31n, hutsik zeuden 4.452 plaza bete dira bitarteko langileekin, baina horietako 2.152 esleitzeko erresulta-fasean daude jada, eta, beraz, laster egonkortuko dira.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur emandako datuen arabera, Euskal Osasun Zerbitzu Publikoak Europako % 8ko helbururantz aurrera egiten jarraitzen du. Izan ere, 2021a % 55,41eko behin-behinekotasunarekin itxi zen, 2024ko % 37,5en gainetik 18 puntu, eta 2025etik hona, jada, % 13,6ra jaitsi da.
Alberto Martínez Osasuneko sailburuak adierazi duenez, aurrerapen garrantzitsu hori Saila EPEen bidez (egonkortzekoak eta arruntak, 2016-2017, 2018-2019, 2020-2021-2022) lana finkatzeko egiten ari den ahaleginaren emaitza da; apustu horri eutsi egin zaio aurten, eta 2026an ere jarraipena izango du, 2023, 2024 eta 2025 urteetako lan-eskaintza publikoen deialdia egingo baita, 4.500 lanpostu baino gehiagorekin.
Horri gehitu behar zaio egiturazko plantillaren handitzea (2.000 pertsonatik gora), joan den astean Osakidetzak Mahai Sektorialean aurkeztu eta abenduaren 16an Gobernu Kontseiluan onartuko dena. Horrela, 34.602 profesionalek osatuko dute gaur egun Euskadiko enpresa publiko handiena dena, eta emakumeen enplegu gehien sortzen duena.
Era berean, 2026an, estaldura zaileko bigarren EPE baterako deialdia egingo da, esleitutako plazekiko atxikimendua bermatzeko aldaketa batekin, eta premia handiena duten eremu eta espezialitateetan osasun-taldeak egonkortzeko helburu berarekin, lurralde osoan arreta publikoa indartzeko.
Hori guztia, Euskadiko Osasun Itunaren baitan adostutako neurriekin bat etorriz, pertsonen politikari dagokion ildo estrategikoan atxikipena, fidelizazioa eta lidergo profesionala sustatzearen alde egiten baitu, plantillak egonkortzeko eta zerbitzu publikoen jarraitutasuna bermatzeko helburuz.
Egiturazko behin-behinekotasuna hobetzeaz gain, zerbitzu-erakundeek, jarduerari eutsiko zaiola bermatzeko eta asistentzia-eskaera aldakorrari erantzuteko, profesionalak behar dituzte, aldi baterako eta koiunturalki, ataza gehiegizkoak edo metatuak (oporrak, lizentziak, baimenak, gripe- edo txertaketa-aldietako jardueraren handitzea eta abar) estaltzeko.
Horrek guztiak prozesu konplexu bat eskatzen du, eta 2024an Osakidetzak kudeatutako 119.000 kontratuen kopuruak ematen du horren berri. Une honetan, Kontratazioaren Kudeaketa Integraleko Sistema berri bat lantzen ari gara, gardentasunean oinarritua eta kontratazio-bolumen handi hori ahalik eta eraginkortasun handienarekin jarduteko gai dena.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…
26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…