Categorías: albisteak-berriak

Nafarroako Memoriaren Institutuak ‘Memoria duten antzezlanak’ zikloaren edizio berri bat aurkeztu du

Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak, Nafarroako Memoriaren Institutuaren bitartez, «Teatro con Memoria / Memoria duten antzezlanak» zikloaren edizio berri bat aurkeztu du 2025-2026 ikasturterako. Horrela, 2019-2020 ikasturtean hasitako ekimen honi jarraipena ematen zaio, dagoeneko Foru Komunitateko 50 ikastetxe baino gehiagotako 15.000 ikasle baino gehiagorengana iritsi baita. Antzerki ziklo hau «Memoria duten Eskolak» programaren barruan kokatzen da. Programa hori 2016an sortu zen, Memoria Historiko eta Demokratikoaren politika publikoen eta hezkuntzaren arteko topagune izateko helburuarekin.

Parte hartzen duten ikastetxeetako ikasle eta irakasleek 1936ko estatu-kolpearen ondorioz Nafarroan bizi izan zen beldurrezko iragana ezagutzeko tresnetako bat arteak dira, oro har, eta eszenikoak, bereziki. Horrela, antzerkiak, dantzak edo poesiak aukera ematen dute, gizarte gisa, gure iragana birsortzeko eta gertakari horien memoria erakusteko, haien gogortasuna transmitituz eta ikusleengan emozioak sorraraziz, gertakarien kontakizun kolektiboa eraikitzen lagunduz.

Edizio honetan, «Memoria Eszenikoa«, «Foot», «Mujeres que cantan tras el balcón», «La Maestra», «Olvido Flores», «Pepito», «Federico, no hay olvido ni sueño», «Ezkaba» eta «Contado por ellas. Republicanas y antifascistas»,»La casa más pequeña», «Basoa», «Nun zira?», «Vencidos/Garaituak» edo «Goyena Arraiza, Emilia». Lan horien bidez, ikasleei hainbat gairen berri ematen zaie, hala nola 1936ko estatu-kolpearen ondorioz eraildako pertsonen memoria, emakumeen edo irakasleen errepresioa, San Kristobal gotorlekuko presoen egoera eta emakumeek gartzel horren inguruan ehundutako elkartasun-sareak, erbesteko drama eta kontzentrazio-esparruak, eta baita egungo beste drama batzuk ere, hala nola errefuxiatuena edo Gaza eta Palestinako genozidioa.

Lehen fasean, Boga-Bogako «Mujeres que cantan tras el balcón» (Balkoiaren atzean abesten duten emakumeak), Tafallako  Sancho III BHIrako, Garcés de los Fayos Ikastolarako eta Escolapios Ikastetxerako emanaldiak taularatu dira; «Vencidos«, Iluna Producciones-en antzezlana, Iruñeko IES Navarro Villosladan, urriaren 3an eta azaroaren 20an, taularatuko da hurrenez hurren. Abenduaren 2an Ablitasko San Babil IPn Anita Maravillas konpainiaren «Andereño/La Maestra» obra antzeztuko da, estatu-kolpeak eta ondorengo gerrak hezkuntzan izan zituzten ondorioak islatzen dituena. Egun berean, Martzillako Marqués de Villena BHIko ikasleak «Federico: no hay olvido ni sueño» antzezlanean izango dira, Proyecto 43-2 konpainiaren eskutik, Federico García Lorca poetaren oroimena bizirik mantentzen duten oroitzapenen eta ahotsen inguruan. Hil honen 15ean Iluna Produccionesek «Ezkaba» obra taularatuko du Iruñeko Donapea IIPn.

Urtea ixteko, Berako Labiaga Ikastolako eta Iruñeko Plaza de la Cruz BHIko ikasleak Palestinan eta Gazan egiten den genozidiora hurbildu ahal izango dira «Foot» bakarrizketaren bitartez, abenduaren 17an eta 18an, hurrenez hurren.

Zikloak ikasturteko hurrengo hiruhilekoetan jarraituko du, eta hainbat ikastetxetara iritsiko da, hala nola Tuterako IESO Benjamin de Tudelara, Lizarrako Lizarraldea BHIra, Eguesibarko Sarriguren BHIra edo Iruñeko Iparralde DBHI, Berriozarko Mendialdea I HLHIra, Sanduzelai IPra edo Irubide BHIra, besteak beste.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

4 horas hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

1 día hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

2 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

2 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

2 días hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

2 días hace