Ertzaintzako agenteek 26, 22 eta 21 urteko hiru gazte atxilotu dituzte gaur goizaldean Lasarte-Orian, indarkeriaz egindako lapurreta-delitu bat egotzita. Erasoa jasan duen gizona osasun-baliabide batek artatu du.
Gertakariak gaur, astelehena, izan dira, 04:20an, Lasarte-Oriako Kale Nagusian. Ertzaintzari jakinarazitakoaren arabera, hainbat pertsonak beste bati eraso egin diote, eta biktima lurrean zegoen.
Hainbat patruila bertaratu dira, eta jatorri latinoamerikarreko gizonezkoa identifikatu dute; buruan kolpe bat eta aurpegian hainbat higadura eta zauri zituen. Hori dela eta, osasun-baliabide bat eskatu dute zauritua artatzeko.
Ertzainek bertan egindako lehen ikerketen arabera, hainbat izan dira erasoan inplikatutakoak, eta biktimaren telefono mugikorra lapurtu dute. Ustez, erasotzaileek eta biktimak elkar ezagutzen zuten eta diru kontuengatik desadostasunak izan zituzten.
Ondoko kale batean, patruila batek ustezko erasotzaileetako bat identifikatu du, eta prebentziozko erregistro batean apurtutako botila lepo bat atzeman dio bere gauzen artean. Handik gertu beste bi ustezko parte-hartzaile zeuden, eta horiek ere identifikatu dituzte ertzainek.
Beharrezko egiaztapenak egin ondoren, agenteek identifikatutako hiru gizonak atxilotu dituzte: 26 urteko bat, magrebtarra, eta 22 eta 21 urteko beste bi, latinoamerikarrak.
Hiru atxilotuak, indarkeriazko lapurreta-delitu bat egotzita, epailearen esku utziko dituzte ertzain-etxean polizia-eginbideak amaitutakoan.
26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…
Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…