Ertzainek 29 eta 20 urteko bi gizon atxilotu dituzte bart gauean Oiartzunen, inor bizi ez den etxe batean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta, balkoi bat eskalatuz barrura sartu ondoren.
Atzo, astelehena, gaueko 23:00ak baino lehentxeago, berriemaile batek Ertzaintzari jakitera eman zion lapurretan ari zirela Oiartzungo baserri batean.
Herritarren babeserako agenteak iritsi zirenean, zaratak entzun zituzten eraikin barruan, eta goiko solairuan argia ikusi zuten. Hasierako miaketaren arabera, sarraila nagusiak ez zuen behartu izanaren zantzurik, eta lapurrak, ustez, balkoi bat eskalatuta sartu ziren barrura.
Polizia-baliabideek ahoz eskatu zieten barruan zeuden pertsonei kanpora irteteko. Une horretan, bi gizon irten ziren ate nagusitik, eta identifikatu eta inor bizi ez den etxean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik atxilotu zituzten.
Bi atxilotuak, 20 eta 29 urtekoak, magrebtar jatorrikoak eta polizia-aurrekariak dituztenak, agintari judizialaren eskuetan jarriko dituzte Errenteriako Ertzain-etxean eginbideak amaitutakoan.
26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…
Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…