Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintzaren 600 agente baino gehiagok segurtasuna zainduko dute Athletic Cluben eta Paris Saint-Germainen arteko partidan

San Mamesen jokatuko da bihar Athletic Club eta Paris Saint-Germain-en arteko partida, UEFA Champions Leagueko seigarren jardunaldiari dagokiona. Partida 21:00etan hasiko da eta Frantziako 2.500 zale inguru sarrerarekin Bilbora hurbiltzea espero da.

Bihar San Mamesen partidaz gozatu nahi duten pertsona guztien segurtasuna bermatzeko, Ertzaintzak ia unitate guztietako (Herritarren Segurtasuna, Brigada Mugikorra, Trafikoa, Droneak, Txakurren Unitatea…) 600 agente inguru izango dituen dispositibo zabala jarriko du abian. Gainera, Ertzaintza Udaltzaingoarekin koordinatuta eta lankidetzan ari da une oro.

Gainera, Felipe Serrate eta Sabino Arana arteko bidegurutzean hasi eta estadioaren sarreraren arteko ibilbidean segurtasun-hesi bat egongo da eta bertatik sartuko dira PSG-ko zaleak San Mamesera. Hesi horrek segurtasun-eremu bat bermatzeko balioko du, zale frantsesak estadiora berme guztiekin sar daitezen bermatzeko.

Paris Saint-Germaineko zaleek, UEFAko partidetan ohikoa den bezala, topagune bat izango dute, gero, Ertzaintzak zaindutako martxa batean, denak batera hurbiltzeko zelaira. Topagunea gutxi gorabehera 18:15 inguruan izango da, Guggenheim Bilbao Museoaren inguruetan.

Ertzaintzaren dispositiboa abian da jada. Pixkanaka, modu progresiboan, indartu egingo da topaketa amaitu  eta ondorengo uneetara arte, eta zaleen arteko bizikidetza eta lanegun bateko ohiko jardueren garapen normala bermatuko ditu.

Ertzaintzak, Bizkaiko Ostalaritza Elkartearekin harremanetan egon ondoren, istiluak saihesteko beira ez erabiltzea gomendatu die ostalariei eta bezeroei. Gainera, herritarrei arduraz jokatzeko eskatzen zaie, eta edozein gertakariren aurrean, Ertzaintzari edo Udaltzaingoari jakinarazteko.

Athletic Clubeko zaleei zelaira aldez aurretik joatea eta klubak emandako informazioa jarraitzea gomendatzen zaie. Era berean, herritarrei, oro har, trafikoan, garraio publikoan eta abarretan izandako aldaketei buruz emandako irizpideak jarraitzea gomendatzen zaie.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

21 horas hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

2 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

2 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

2 días hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

2 días hace

El Parque Cristina Enea se convierte en el escenario del XXII Campeonato Nacional de Trepa de Árboles

Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…

2 días hace