Frantziako agintariek Eusko Jaurlaritzari jakinarazi diotenez, iragarpen meteorologikoak direla eta, Autoroutes du Sud de la France (ASF) elkarteak A-63 errepidean, muga eta Donibane Lohizune artean, errepidea berritzeko egingo dituen obrak atzeratu egin beharko dira, eta, azkenean, bidesaria itxita egongo da ibilgailu guztientzat osteguneko 21:00etatik ostiraleko 06:00etara bitartean.
Gau horretan Euskaditik Iparraldera AP-8tik doazen ibilgailu eta kamioiek ordainlekuaren aurreko irteeran (0 irteera) irten beharko dute, eta N-121-A errepidetik jarraitu, Baionarako noranzkoan, D810 errepidera iritsi arte. Errepide hori jarraituta, azkenik, Donibane Lohizunen A-63 autobidera itzuliko dira.
Eusko Jaurlaritzak unean-unean emango du gorabehera horren berri, Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroak CGTE-ETKZ koordinatzen dituen informazio-panelen, trafikoa.euskadi.eus webgunearen, sare sozialen eta 24 orduko arreta ematen duen 011 telefonoaren bidez.
26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…
Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…