Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak 9 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu foru aldundietara eta udaletara, 2025eko lehen seihilekoan garraio publikoan deskontuak mantentzeko

Gobernu Kontseiluak, Mugikortasun Jasangarriaren sailburu Susana García Chuecak proposatuta, 2025eko lehen seihilekoari dagozkion 9,1 milioi euro bideratuko dituen agindua onartu du, foru aldundietara eta udaletara, garraio publikoan deskontuak ordaintzeko.

Dirulaguntza horiek urtarrilaren 28ko 1/2025 Errege Lege Dekretuaren barruan kokatzen dira. Dekretu horrek jarraipena ematen zion erakundeek 2024an egiten zituzten deskontuen aplikazioari, tituluen ohiko prezioaren gainean gutxienez % 50eko beherapena egiteko.

Horrela, % 30 Estatuko Administrazioak finantzatzen du eta Eusko Jaurlaritzak % 10eko ekarpena egiten du tokiko operadoreei txartelen prezioaren erdia deskontatzen laguntzeko. Hala, 9.135.268,14 euro bideratuko dira guztira: 2,1 milioi euro Euskal Autonomia Erkidegoko udalei emango zaizkie, 3,7 milioi euro foru-aldundiei eta 3,2 milioi euro Bizkaiko Garraio Partzuergoari.

2022az geroztik, Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euro baino gehiago bideratu ditu garraio publikoan hobariak ezartzeko.

Administrazioa Dirulaguntza
Arrasateko udala 5.158,26 €
Hernaniko udala 752,95 €
Arabako Foru Aldundia 327.928,32 €
Bilboko udala 611.381,96 €
Errenteriako udala 20.154,85 €
Oñatiko udala 858,80 €
Barakaldoko udala 13.071,31 €
Lasarte-Oriako udala 880,37 €
Donostiako udala 1.037.512,45 €
Leioako udala 3.280,00 €
Gipuzkoako Foru Aldundia 1.735.134,39 €
Zarauzko udala 4.215,44 €
Eibarko udala 1.528,47 €
Irungo udala 58.006,01 €
Oiartzungo udala 849,50 €
Gasteizko udala 355.533,91 €
Bizkaiko Foru Aldundia 1.681.943,46 €
Erandioko udala 2.910,90 €
Bizkaiko Garraio Partzuergoa 3.251.255,84 €
Tolosako udala 7.506,05 €
Etxebarriko udala 5.917,25 €
Galdakaoko udala 1.422,10 €
Sopelako udala 8.065,55 €
Guztira 9.135.268,14 €
albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

21 horas hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

2 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

2 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

2 días hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

2 días hace

El Parque Cristina Enea se convierte en el escenario del XXII Campeonato Nacional de Trepa de Árboles

Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…

2 días hace