Gobernu Kontseiluak, Justizia eta Giza Eskubideen sailburu Maria Jesus San Josek proposatuta, frankismoaren biktimei zuzendutako erreparaziorako neurri ekonomikoen Batzorde Teknikoa sortzea onartu du gaur. Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuari atxikita, urtebeteko epean, hartu beharreko neurri guztiak deskribatuko dituen azterketa bat egin beharko du.
Euskadiko Memoria Historikoaren eta Demokratikoaren 9/2023 Legeak aurreikusten duenez, batzorde tekniko horrek azterketa bat aurkeztuko du. Bertan, frankismoaren biktimei zuzenduta dauden izaera ekonomikoko erreparazio-neurrien multzoa deskribatuko da. Helburua lortutako estaldura-maila ezartzea eta zuzendu daitezkeen defizitak zehaztea da, kalte-ordain osagarrien beharra baloratzeko.
Joan zen uztailaren 9an, Gogora institutuaren zuzendaritza-kontseiluak batzorde horren osaera adostu zuen, eta, gaur, Gobernu Kontseiluak batzordearen eraketa berretsi du. Gogorako zuzendari Alberto Alonso izango da lehendakaria, eta hauek izango dira batzordekideak: Justizia eta Giza Eskubideen Saileko Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendari Ainhoa Zugasti, eta Jon-Mirena Landa, Eider Landaberea eta Luis María Sala, memoriaren sustapenean eta askatasun zibikoen eta bizikidetza demokratikoaren printzipioen defentsan ibilbide profesionala duten aditu gisa. Batzordeko idazkaritza Gogora Institutuaren aholkulari juridikoaren esku egongo da.
26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…
Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…