Ertzaintzako agenteek hiru emakume eta gizon bat atxilotu dituzte ebasketa-delitu bat leporatuta. Atxilotuek 6.000 eurotik gorako balioa zuen materiala lapurtu zuten Etxebarriako enpresa batean.
Atzo, asteazkena, arratsaldeko bostak baino lehentxeago, herritarren segurtasunerako lanetan ari zen Ondarroako Ertzain-etxeko patruila batek furgoneta bat aurkitu zuen Markina eta Berriz komunikatzen dituen BI-633 errepidean zama gehiegirekin zirkulatzen.
Horren aurrean, ibilgailua geldiarazi eta oso urduri zeuden lau bidariak identifikatu zituzten. Jarraian, maletategia aztertu zuten, eta kable- eta kobre-bobina batzuk eta hainbat erreminta aurkitu zituzten bertan.
Agenteek egiaztatu ahal izan zutenez, material horren zati batek Etxebarriako enpresa bateko pegatinak zituen. Hori dela eta, enpresarekin harremanetan jarri ziren, eta bertatik egiaztatu zieten hainbat kable-bobina eta -biribilki lapurtu zituztela. Gero polizia-egoitzan aurkeztu zen salaketaren arabera, 6.300 euro inguruko balioa zuten.
Agenteek, maletategian zegoen materialaren jatorria legez kanpokoa zela egiaztatu ondoren, lau pertsonak, 45 eta 64 urte bitarteko hiru emakume eta 24 urteko gizon bat, denak espainiar nazionalitatekoak, atxilotu zituzten, ebasketa-delitua leporatuta.
Lau atxilotuek polizia-aurrekari ugari dituzte ondarearen aurkako delituengatik, eta gaur jarri dituzte epailearen eskuetan.
26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…
Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…