25_0860 Gizon bat atxilotu dute Bilboko taberna batean lapurreta egiten saiatzeagatik
Servicio de prensa
2025-12-15
Ertzainek 33 urteko gizon bat atxilotu dute gaur, astelehena, goizaldean, Bilbon, beirate bat hautsita ostalaritza-establezimendu batean sartu eta lapurretan harrapatu ondoren.
Gaur goizaldeko lauak aldera, Ertzaintzari jakinarazi diote dirudienez pertsona bat lapurretan ari zela Bizkaiko hiriburuko Solokoetxe auzoan dagoen taberna batean. Inguruan zaintza-lanetan ari zen herritarren babeserako patruila bat hurbildu da adierazitako lekura, eta egiaztatu du fatxadako beirate bat hautsita zegoela eta zaratak entzuten zirela barruan.
Hurbildu diren agenteek lokal barruan gizon bat zegoela egiaztatu ahal izan dute, eta, identifikatu ondoren, tabernako tabako-makinak behartu izanaren zantzuak zituela ikusi dute. Susmagarria, espainiar nazionalitateko 33 urteko gizona, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu dute.
Atxilotua ertzain-etxera eraman dute agintari judizialaren eskuetan jarri aurretik dagozkion eginbideak betetzeko.
26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…
Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…