Categorías: albisteak-berriak

Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak protokolo bat adostu dute etxebizitza publikoa egiteko

Donostiako Udalak doan lagako ditu lurzati eraikigarriak, eta Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko ditu sustapenen gastuak

Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak jarduera-protokolo bat adostu dute Gipuzkoako hiriburuan babes publikoko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak sustatzeko.

Protokoloaren helburua da oinarri batzuk finkatzea, etorkizunean Donostian babes publikoko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak planifikatzeko, sustatzeko eta elkarrekin esku hartzeko.

Protokoloan jasotzen denez, Udalak Eusko Jaurlaritzari doan laga nahi dizkio babes publikoko etxebizitzak eta/edo zuzkidura-bizitokiak har ditzaketen lurzatiak. Era berean, Eusko Jaurlaritzak adierazi du prest dagoela lurzati horiek onartzeko, alokairu babestuko erregimenean lehenbailehen sustatzeko, behin lagapena formalizatuta.

Donostian errotua egotea

Bi aldeek adierazi dute lankidetza-hitzarmen espezifikoak sinatu nahi dituztela adostu daitezkeen eremu edo lurzati bakoitzerako. Hitzarmen horiek oinarri edo irizpide batzuk izango dituzte:

  • Udalak doan eta dokumentu publikoan igorriko dio Eusko Jaurlaritzari lurzati eraikigarrien jabari osoa, babes publikoko etxebizitzak edo zuzkidura-bizitokiak eraikitzeko.
  • Eusko Jaurlaritza arduratuko da, errentamendu iraunkorreko modalitatean, babes publikoko etxebizitzak edo alokairu-erregimeneko zuzkidura-bizitokiak sustatzeaz, gauzatzeaz eta kudeatzeaz, baldin eta eskuragarri dituen lurzatietan egin badaitezke.
  • Sustapenari lotutako gastuak Eusko Jaurlaritzak ordainduko ditu: proiektuak, lizentziak, obrak…
  • Hitzarmen espezifikoek obrak hasteko gehieneko epeak jasoko dituzte, bai eta obrak gauzatzeko aurrekontu-baliabide nahikoak daudela bermatzeko mekanismoak ere.
  • Udalak ahalik eta azkarren eta arreta handienarekin izapidetuko ditu eraikuntza-obren proiektuetarako administrazio-baimenak.
  • Hitzarmenetan jasoko da esleipendunek egiaztatu beharko dutela gutxienez hiru urteko antzinatasuna dutela Donostian erroldatuta, etenik gabe, edo azken hamar urteetako bost urte osokoa.

Bi erakundeek protokolo honen jarraipena egiteko batzorde misto bat eratzea erabaki dute. Batzorde hori alde bakoitzeko hiru ordezkarik osatuko dute.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Zarauzko Modelo Aretoko programazioa kalean da

Kalean da 2026ko lehen sei hilabetekoari dagokion Modelo Aretoko programazioa. Ohi bezala, antzerkia, musika, dantza…

23 horas hace

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, 2026. urteko Kartel Lehiaketaren XVIII. edizioa deitu du Zarauzko Udalak

Zarauzko Udaleko Berdintasun Sailak Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, 2026. urteko Kartel Lehiaketaren…

23 horas hace

Hondarribiko erraldoiak ardatz dituen Erraldoi bizi-biziak haur-liburua aurkeztu du Udalak

Hondarribiko erraldoiek jauzi egin dute kaleetatik ipuinen mundura. Erraldoi bizi-biziak izeneko haur-liburua aurkeztu du Hondarribiko…

23 horas hace

Hondarribiko Udalak hiru ibilgailu hibrido berri jarri ditu martxan udal zerbitzuak indartzeko

Orain arte erabilitako ibilgailuek zortzi urtetik gorako antzinatasuna zuten eta egoera kaskarrean zeudenez, haiek ordezkatzea…

23 horas hace

Los Reyes Magos ya recorren Donostia

Donostia vive desde esta mañana la visita de Melchor, Gaspar y Baltasar, que han iniciado…

23 horas hace

Gabonak direla-eta, Athletic Clubeko jokalariek bisita egin diete ospitaleratuta dauden haurrei

Hala, Gabonak ospitalean igaroko dituzten haur eta familiekin aritu dira, opariak eman dizkiete eta haien…

23 horas hace