Categorías: albisteak-berriak

Hondarribiko Udalak hiru ibilgailu hibrido berri jarri ditu martxan udal zerbitzuak indartzeko

Orain arte erabilitako ibilgailuek zortzi urtetik gorako antzinatasuna zuten eta egoera kaskarrean zeudenez, haiek ordezkatzea beharrezkoa zen segurtasuna eta zerbitzuaren kalitatea bermatzeko.

Ildo horretan, kontratazio publikoaren bidez, Udalak hiru ibilgailu hibrido eskuratu ditu renting modalitatean, lau urteko iraupenarekin. Kontratu horren urteko kostua 50.340,75 eurokoa izango da.

Neurri hau ez da isolatua, azken urteetan egiten ari den flotaren berritze estrategiaren parte baita. Joan den urtean, Hondarribiko Udalak hiru moto berri erosi zituen udal zerbitzuetarako, mugikortasuna eta eraginkortasuna hobetzeko helburuarekin.

Erabaki honen bidez, Udalak udal langileen lan-baldintzak hobetzea eta herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua indartzea du xede. Ibilgailu berrietako batek desfibriladore bat eramango du, larrialdi egoeretan lehen erantzuna azkartzeko eta herritarren segurtasuna indartzeko. Aldi berean, jasangarritasunaren aldeko apustua berresten da, emisio gutxiagoko ibilgailuak erabiliz eta ingurumenarekiko konpromisoa sendotuz.

Gaur egun, Udaltzaingoaren plantillan 38 udaltzain, 2 administrari eta 10 laguntzaile daude, nahiz eta bi udaltzain plaza eta laguntzaile baten plaza hutsik egon. Baliabide materialei dagokienez, ibilgailuen flota honela osatuta dago: 3 bizikleta elektriko, 7 moto (3 elektriko eta 4 erregaieko), 5 kotxe (4 hibrido eta erregaieko bat), atestatuak egiteko furgoneta bat eta garabi bat.

Neurri hauekin, Hondarribiko Udalak segurtasuna, efizientzia eta jasangarritasuna uztartu nahi ditu, udal zerbitzu moderno, eraginkor eta ingurumenarekiko arduratsuak eskaintzen jarraitzeko asmoz.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

14 horas hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

14 horas hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

14 horas hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

17 horas hace

El Parque Cristina Enea se convierte en el escenario del XXII Campeonato Nacional de Trepa de Árboles

Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…

17 horas hace

‘Bilbao Moda’, una iniciativa del Ayuntamiento para fomentar la colaboración entre los comercios y el talento de los diseñadores locales

“Se trata de un proyecto basado en el trabajo colaborativo con numerosos agentes de Bilbao,…

17 horas hace