Hondarribiko erraldoiek jauzi egin dute kaleetatik ipuinen mundura. Erraldoi bizi-biziak izeneko haur-liburua aurkeztu du Hondarribiko Udalak, Ane Zubeldia eta Irantzu Barrondo egileen eskutik sortutako kontakizun ilustratua. 0 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzenduta dagoen lan honek hiriko erraldoien tradizioa balioan jarri eta belaunaldi berriei modu gertuko eta ludikoan helaraztea du helburu.
Ortzi Alonso Kultura zinegotziak azaldu duenez, egileen ekimenez sortu zen proiektua. “Irantzuk eta Anek ideia honekin jo zuten guregana, eta Kultura Sailetik aztertu ondoren, oso proposamen erakargarria iruditu zitzaigun. Are egokiagoa, kontuan hartuta Izugarriak Elkartearen 30. urteurrenarekin bat datorrela”, adierazi du. “Inguruko herrietan erraldoiei buruzko panpinak, liburuak edo bestelako materialak sortu dira, eta Hondarribian halakorik ez zegoela ohartu ginen. Anekin harremanetan jarri nintzen, eta Udalari aurkeztu genion proposamena; hasieratik jaso genuen baiezkoa”, nabarmendu du Irantzu Barrondok.
Alonsok azpimarratu du liburuak modu oso egokian jasotzen duela haurtzarotik eraikitzen den iruditeria kolektiboa. “Txikitatik bakoitzak bere baitan gordetzen duen irudimena islatzen da kontakizunean. Gainera, Hondarribiko erraldoiak gure ondarearen parte dira, eta horrela jasota ikustea benetan polita da”. Horrez gain, hiriaren aniztasun soziala ezin hobe jasotzen du: “Baserritar, portuar eta kaletarren arteko errealitatea ageri da, Hondarribiaren izaera bera irudikatzen duelarik”.
Erraldoi bizi-biziak liburuak, gainera, izaera parte-hartzailea du. Etxeko txikienek marrazteko, euren argazkiak txertatzeko eta istorioan modu aktiboan esku hartzeko aukera dute. “Lehen orrialdeetan erraldoiak aurkezten ditugu, eta kontakizunean zehar bizia hartzen dute, errealitatearen eta fikzioaren artean jolasean. Pertsonaiek ez dute izenik, haur bakoitzak bere burua protagonista gisa irudikatu ahal izateko. Izan ere, ipuineko benetako protagonistak haurrak dira. Ez da heldurik ageri ipuinean”, azaldu du Barrondok. Egileak eskerrak eman dizkio Ramon Iridoy Izugarriak Elkarteko kideari, erraldoien jatorria eta historia ezagutzeko egindako ekarpenagatik.
Ramon Iridoyk ere liburuaren balioa azpimarratu du: “Izugarriak Elkartearentzat altxor txiki bat da. Hondarribiatik harago ere jakingo da existitzen garela. Oso ipuin polita da”.
Amaitzeko, Ortzi Alonsok Udalaren izenean eskerrak eman nahi izan dizkie Ane Zubeldiari eta eta Irantzu Barrondori: “Oso kontent gaude emaitzarekin. Lan bikaina egin dute”.
Erraldoi bizi-biziak salgai dago jada, 6 eurotan, Sokoa eta Artzu liburu-dendetan, baita Arma Plazan ere.
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…
Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…
“Se trata de un proyecto basado en el trabajo colaborativo con numerosos agentes de Bilbao,…