Categorías: albisteak-berriak

Mikel Torresek “lankidetzaren” eta “berrikuntzaren” aldeko apustua egin du Euskadiko enpleguaren etorkizunari aurre egiteko

Lehendakariordeak nabarmendu du euskal lan merkatuaren erronka demografiko, teknologiko eta sozialei erantzuteko politika aktiboak eta kalitatezkoak behar direla

Eusko Jaurlaritzaren eta gainerako erakunde publikoen arteko “lankidetzaren» garrantzia nabarmendu du Mikel Torres Lehendakariordeak eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak, enplegu politikak “lerrokatuta” sustatzeko. “Euskal lan merkatuarentzat une garrantzitsu batean, erabakigarri batean gaude, sendo eta eraldatzen ari baita”, adierazi du, eta, aldi berean, “funtsezkotzat” jo du “sortuko diren edo sortzen ari diren okupazio berrien beharretara egokitutako” enplegu politika aktiboak egiten saiatzea.

Bizkaiko Enplegu Sarearen baitan, gaur, astelehena, Bilbon egindako topaketan, enplegu politiketan “berrikuntzak” eta “aurrerapenak” duten garrantzia azpimarratu du Torresek, baita laneratzeko zailtasun handienak dituzten kolektiboen inklusioa ere; hala nola, emakumeak, migratzaileak eta iraupen luzeko langabeak.

Lanbide – Enplegu Publikoaren Euskal Zerbitzuaren Enplegu Behatokiaren datuen arabera, hurrengo hamarkadan 680.000 lan aukera inguru sortuko dira, horietako asko belaunaldi erreleboari lotuta. “Hori da lan erronka berria. Ez dakit aurre egin beharreko erronkaz jabetzen garen, Euskadiren etorkizun ekonomikoaren zati handi bat jokatzen ari baikara”, azaldu du Torres Lehendakariordeak.

“Demografikoak, digitalak eta ingurumenekoak diren hiru erronkei aurre egiteko unean gaude, lanbide gehiago ekarriko baitituzte, eta horiek diseinatzen hasiak gara une honetan”, adierazi du Mikel Torresek. Eta enpleguaren kalitatearen alde egin du, “hau da, eskubideak dituzten enpleguak izatearen alde”: “Gutxiago pentsatu behar dugu alderdi kuantitatiboan, eta gehiago lan merkatuaren kalitatean eta ikuspegi kualitatiboan”.

Ildo horretan, Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak azpimarratu du egungo langabezia tasa baxuek aukera ematen dutela erreforma sakon eta beharrezkoei ekiteko, eta, horregatik, dei egin die enpresei enplegu politiken diseinuan aktiboki parte har dezaten: “Enpresek politika aktiboen hartzaile ez ezik, diseinatzaile ere izan behar dute, etorkizuneko lan berriak garatuko baitituzte. Horiek esango digute zer nolako kualifikazioa, prestakuntza eta orientazioa behar duten”.

Zeharkako gaitasunak

Torres Lehendakariordeak azpimarra egin du “zeharkako gaitasunen” beharrizanean, tekniketatik harago, lan merkatuaren aldaketetara egokitzeko: “Pertsonak garatzeko gai diren gaitasunengatik baloratuko dira, eta ez soilik prestakuntzaren bidez lor ditzaketen gaitasun teknikoengatik. Interakzioan nola aritzen zaren eta aldaketetara nola egokitzen zaren adierazten duten konpetentziak dira”.

“Pertsonak orientatzen, aholkatzen eta prestatzen saiatu behar dugu, lan merkatuan hobeto txerta daitezen”, amaitu du Mikel Torresek, berrikuntza eta enpleguaren kalitatea Euskadiren etorkizuneko erronkei aurre egiteko funtsezko zutabe gisa azpimarratuz.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

11 horas hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

1 día hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

1 día hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

1 día hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

1 día hace

El Parque Cristina Enea se convierte en el escenario del XXII Campeonato Nacional de Trepa de Árboles

Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…

1 día hace