51 urteko gizon bat hil da gaur arratsaldean A-1 errepidean, Agurainen, izandako zirkulazio-istripu baten ondorioz. Istripuan kamioi bat ere inplikatu da, eta autoan zihoan beste pertsona bat zauritu da. Errepidea erabat itxita egon da, eta 3 kilometroko auto-ilarak izan dira.
Gaur, igandea, arratsaldeko hirurak eta laurden aldera, Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek A-1 autobidean, Irungo noranzkoan, Agurain parean izandako istripuaren berri izan dute. Jasotako lehen informazioen arabera, kamioi batek eta auto batek istripua izan zuten, eta hainbat pertsona zauritu ziren.
Ertzaintza, osasun-langileak eta suhiltzaileak bertaratu dira.
Bertaratutako langileek autoaren erabiltzailearen heriotza egiaztatu dute, 51 urteko gizon europarra. Autoan zihoan beste pertsona ere, 59 urtekoa eta Europakoa, zauritu egin da, eta Txagorritxuko Ospitalera eraman dute anbulantzian.
Istripuaren garrantzia dela eta, autobia erabat itxita egon da ordubetez gutxi gorabehera, eta 3 kilometroko auto-ilarak izan dira.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du zorigaiztoko istripu horren nondik norakoak argitzeko.
26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…
Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…