• Zaintza-lana abenduaren 22tik 28ra bitartean indartuko da
• 2024an, trafiko-istripuetan hildakoen %32 abiadura desegokiagatik izan zen, faktore nagusi gisa
Euskal Poliziak abiadura-kontrola areagotuko du datorren astean, abenduaren 22tik 28ra bitartean burutuko duen kanpaina berriarekin. Ertzaintzak, udaltzaingoekin lankidetzan, abiadura-mugak betetzen diren zainduko du, Euskadiko bide-sareko istripuen tasa eta zaurituen eta hildakoen kopurua murrizteko.
Operatibo horiek 2025. urterako programatu diren Trafikoa eta Garraioa Zaintzeko eta Kontrolatzeko Kanpainen egutegiaren parte dira. Guztira 32 kanpaina egitea aurreikusten da.
Kontrolak, edonola ere, prebentziozkoak izango dira, eta abiadurari lotutako arriskuko bide-zatietan egingo dira, bai eta ezarritako muga gaindituta zirkulatzen den eta istripu-tasa handia dagoen puntuetan ere.
2024an, Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan trafiko-istripuz hildako pertsonen %32 faktore nagusia abiadura desegokia izan zen istripuetan hil ziren.
Egiaztatuta dago abiadurak zerikusi zuzena duela trafiko-istripuen kaltegarritasunarekin. Abiadura handian gidatzen denean, ezbeharren kopuruak eta horien larritasunak gora egiten dute modu esponentzialean. Kontuan izan behar da zenbat eta handiagoa izan abiadura orduan eta distantzia handiagoa behar dela ibilgailua gelditzeko. Kalkulatzen da, batez beste, 120km/h-an zirkulatzen bada, futbol-zelai batena baino distantzia handiagoa beharko dela gelditzeko.
Kalean da 2026ko lehen sei hilabetekoari dagokion Modelo Aretoko programazioa. Ohi bezala, antzerkia, musika, dantza…
Zarauzko Udaleko Berdintasun Sailak Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, 2026. urteko Kartel Lehiaketaren…
Hondarribiko erraldoiek jauzi egin dute kaleetatik ipuinen mundura. Erraldoi bizi-biziak izeneko haur-liburua aurkeztu du Hondarribiko…
Orain arte erabilitako ibilgailuek zortzi urtetik gorako antzinatasuna zuten eta egoera kaskarrean zeudenez, haiek ordezkatzea…
Donostia vive desde esta mañana la visita de Melchor, Gaspar y Baltasar, que han iniciado…
Hala, Gabonak ospitalean igaroko dituzten haur eta familiekin aritu dira, opariak eman dizkiete eta haien…