25_0884 Gasteizen atxilotu dute establezimendu batean lapurreta egiteagatik
Prentsa zerbitzua
2025-12-22
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du goizaldean Gasteizen indarrez lapurreta egitea leporatuta, janari-denda batean sartu eta hainbat produktu lapurtu ondoren.
Gaur, astelehena, 00:30 aldera, berriemaile batek jakitera eman du gizon bat Arabako hiriburuko Judimendi auzoko denda baten aurrean zegoela eta indarrez barrura sartu nahian ari zela.
Patruilak iritsi direnean, agenteek egiaztatu dute gizonak janari-dendako atea behartu duela obrako eustoin batekin.
Minutu batzuen ondoren, eta handik metro gutxi batzuetara, Ertzaintzak ustezko lapurraren antzeko ezaugarriak zituen gizon bat aurkitu du. Identifikatuak, espainiar nazionalitateko 53 urteko gizonak, poltsa bat zeraman lapurreta egindako dendako hainbat produkturekin.
Inplikatuak aurrekariak ditu horrelako egitateengatik, eta gauzetan indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu eta polizia-egoitzara eraman dute. Bertan egongo da epailearen eskuetan jarri arte.
26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…
Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…