Ertzaintzako agenteek 30 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Donostian, bide publikoan aparkatutako 17 ibilgailutan kalteak eragiteagatik. Gehienek kalteak zituzten atzerako ispiluetan.
Gaur, osteguna, goizaldeko 03:00ak baino minutu batzuk geroago, Ertzaintzari jakinarazi diote gizon bat Donostiako Aiete auzoko Bera Bera pasealekuan aparkatuta zegoen ibilgailu bat behartzen saiatzen ari zela.
Herritarren Babeserako patruila batek pertsona bat aurkitu eta identifikatu du auto baten ondoan. Auto horrek atzerako ispilua aterata, haizetako-garbigailu bat aterata eta bestea bihurrituta zituen. Ertzainek bertan identifikatu duten gizona seinalatu dute, kalteak eragin dituelakoan.
Polizia-agenteek inguruan aparkatuta zeuden gainerako ibilgailuak aztertu dituzte, eta egiaztatu dute beste hamabost autok eta motozikleta batek hainbat kalte zituztela. Autoen kasuan, denek zuten atzerako ispiluren bat kaltetuta, eta motozikleta lurrera bota zuen.
Bertan egiaztatutako gertakariak ikusita, agenteek atxilotu egin dute ustezko egilea, jatorri latinoamerikarrekoa, kalte-delitu bat egotzita. Ertzain-etxeko eginbideak amaitutakoan, atxilotua Donostiako Guardiako Epaitegiaren esku utziko dute.
26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…
Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…