Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Irunen, ustezko iruzur-delitu bat egotzita. 2024 eta 2025 artean, hiru ostalaritza-lokaletan egindako lapurreta salatu zuen, bere aseguru-konpainiei zegokion kalte-ordaina kobratzeko
2024ko azarotik 2025eko uztailera bitartean, pertsona beraren ardurapean zeuden Irungo hiru ostalaritza-establezimendutan izandako lapurretak salatu ziren. Kasu guztietan, ustez, eskudirua, likore-botila ugari, gama altuko telefono mugikorrak eta ordenagailu eramangarriak lapurtu zituzten.
Egiaztatu ahal izan zenez, lokal horietako batean ere ez zegoen kamerarik, ezta segurtasun-sistemarik ere, eta lapurretak noiz egin ziren ez zen oso zehatza. Hala, kasuetako batean, zortzi eguneko tartea ezarri zen lapurreta izandako tartetzat. Gertakari guztietan ez zen lekukorik izan eta lokaletako bat nahiko jende ugari dabilen kaleetako batean dago. Ez zitzaion, ezta ere, poliziari abisurik eman egindako delituengatik, eta salaketak aurkeztu eta egun batzuen buruan izan zen haien berri.
Irungo ertzain-etxeak egindako ikerketen arabera, ustezko lapurretetako batengatik 10.000 euro baino gehiagoko kalte-ordaina jaso zuen, eta beste kasu batean aseguru-etxearen ebazpenaren zain zeuden. Gainera, jakin ahal izan zen lapurtutzat salatutako hiru mugikorretatik bi egiaz ez zituztela lapurtu.
Ikerketa horien ondorioz, atzo, astelehena, lokal horien arduraduna, 35 urteko gizon espainiar bat, atxilotu zuten, iruzur-delitu bat egotzita. Era berean, haren ostalaritza-establezimenduetako bat miatu zuten, eta lapurtutzat salatutako objektu batzuk ere atzeman zituzten.
Atxilotua epailearen esku jarri dute gaur, beharrezko polizia-eginbideak amaitu ondoren.
26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…
Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…