Categorías: albisteak-berriak

3.764 pertsonak eman dute izena Ertzaintzaren 35. promozioko LEPrako

  • Lehenengo probak otsailaren 7an egingo dira BEC-en

Segurtasun Sailak beste LEP bat iragarri zuen azaroaren 25ean Ertzaintzan, Euskal Poliziaren seigarren deialdian oinarrizko eskalako agenteentzako eskaintzen ziren 473 plazak betetzeko. Guztira, LEP berri honetan 150 plaza eskaintzen dira, eta kopuru hori handitu ahal izango da 2025eko martxoaren 6ko deialdian betetzen ez diren 473 plazak bete arte. Une honetan amaitu gabe dago prozesu hori.

Joan den abenduaren 23an amaitu zen Ertzaintzaren 35. promozioko LEPrako izena emateko epea, eta guztira 3.764 pertsonak eman dute izena; horietatik 2.383 gizonak dira eta 1.381 emakumeak. Pertsonen % 71,7k 18 eta 30 urte bitartean ditu, % 26k 31 eta 38 urte bitartean eta % 2k 38 urte baino gehiago. Izena eman dutenen % 61,4 Bizkaikoak dira, % 19,5 Gipuzkoakoak eta % 12,6 Arabakoak. Gainerakoak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi dira.

Euskarari dagokionez, izena eman dutenen % 55,8k B2 egiaztatu dute, % 12,4k C1, % 6,9k B1 eta % 0,16k C2.

Sarbide-probak

Lehenengo hautaprobak Bilbao Exhibition Centerren egingo dira datorren otsailaren 7an. Ertzaintzako 35. promozioko agenteak hautatzeko prozesuak, oposizio-fasean, lau fase izango ditu, guztiak derrigorrezkoak eta baztertzaileak:

  1. Proba psikoteknikoa, adimen-gaitasunak ebaluatzeko.
  2. Ezagutza-proba (test erakoa).
  3. Proba psikoteknikoa
  4. Gaitasun fisikoaren proba.
  5. Elkarrizketa pertsonala.

Gainera, lehiaketa-fasean, hainbat merezimendu baloratuko dira, oinarrietan ezarritakoaren arabera; besteak beste, frantseseko, ingeleseko eta alemanierako hizkuntza-trebetasunak, titulazio eta diploma ofizialak edo Euskal Poliziaren oinarrizko eskalako agente gisa emandako zerbitzuak.

Oposizioaren fase guztiak gainditu eta deitutako plaza-kopuruaren barruan sartzen diren pertsonak praktiketako funtzionario izendatuko dira, eta prestakuntza-ikastaroa Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian egingo dute, eta, ondoren, praktikaldia dagokien ertzain-etxeetan. Ertzaintzako funtzionario izateko, izangaiek gainditu egin behar dituzte bai Arkauteko prestakuntza-ikastaroa, bai ikastetxetik igaro ondoren sartzen diren unitateko praktika-prozesua.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

16 horas hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

16 horas hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

16 horas hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

19 horas hace

El Parque Cristina Enea se convierte en el escenario del XXII Campeonato Nacional de Trepa de Árboles

Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…

19 horas hace

‘Bilbao Moda’, una iniciativa del Ayuntamiento para fomentar la colaboración entre los comercios y el talento de los diseñadores locales

“Se trata de un proyecto basado en el trabajo colaborativo con numerosos agentes de Bilbao,…

19 horas hace