Categorías: albisteak-berriak

[Berria] Udalak 357.000 euro bideratuko ditu 2026an Otorduak II programara

Bazterketa egoeran dauden pertsonei eta familiei zuzendutako elikadura programaren aurrekontua onartu du Udal Gobernuak

Donostiako Udalak 357.000 euroko aurrekontua onartu du 2026an Otorduak II programarako. Horren bidez, bazterketa egoeran dauden pertsonek Udalaren laguntzaile deklaratu diren taberna, jatetxe edo ostalaritza-zentroetan jan ahal izango dute. Gainera, aurrekontu hori handitu egin daiteke laguntzaren onuradunen kopurua aurreikusitakoa baino handiagoa bada.

Jon Insausti alkateak azpimarratu duenez, partida hau «gaur goizean egindako ohiz kanpoko udalbatzarrean onartutako 2026ko aurrekontuaren barruan dago, eta horri esker 40,5 milioi euro bideratuko dira Gizarte Zerbitzuetara. Horrek esan nahi du aurrekontu soziala % 8,3 handitu dela 2025. urtearekin alderatuta, eta horrek beste behin ere erakusten du Udal Gobernu honek konpromisoa duela donostiar bakar bat ere atzean ez uzteko, hirian bere bizi-proiektua gauzatzeko bultzada behar duten pertsonei baliabideak emanez«.

Otorduak II programaren helburua da, zehazki, gizarte-trebetasun nahikoak dituzten etxerik gabeko pertsonei eguneroko elikadura nahikoa eta egokia bermatzea, gune normalizatu bat (hala nola jatetxeak eta bestelako ostalaritza-zentroak) partekatzeko, eta horrek estigmatizaziorik gabeko ingurune batean integratzen laguntzen die.

Nahiz eta elikadura ez den udaleko Gizarte Zerbitzuen prestazio propioa, baizik eta osagarria, lehen mailako premia da zalantzarik gabe. Donostiako Udalaren ustez, beharrezkoa da aukera sorta bat ezartzea, pertsonek elikadura modu desberdinean eskura dezaten, beren trebetasunen eta egoera sozial, ekonomiko edo erresidentzialaren arabera.

Horregatik, gai horri heltzeko estrategia diseinatzerakoan, garrantzitsua da ikuspegi integral bat izatea, kontuan hartuta, halaber, bazterkerian dauden pertsona horien sozializazio- eta integrazio-premiak, gainerako herritarrekiko erlazio horrek mesede egin baitiezaieke, eta hori beren bizitzan aldaketak bultzatzen dituen palanka bat izan daiteke.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

14 horas hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

14 horas hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

14 horas hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

17 horas hace

El Parque Cristina Enea se convierte en el escenario del XXII Campeonato Nacional de Trepa de Árboles

Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…

17 horas hace

‘Bilbao Moda’, una iniciativa del Ayuntamiento para fomentar la colaboración entre los comercios y el talento de los diseñadores locales

“Se trata de un proyecto basado en el trabajo colaborativo con numerosos agentes de Bilbao,…

17 horas hace