Osakidetzak zerbitzu horri lotutako profesionalak subrogatuko ditu, eta profesional horiek zerbitzu publiko hori ematen jarraituko dute
Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta Osakidetza Ambulancias Gipuzkoa enpresarekin eta bertako langileekin bildu dira gaur goizean, eta 2026ko urtarrilaren 7tik aurrera anbulantzia medikalizatuen zerbitzua guztiz publifikatuta eskaintzen jarraitzeko izango duten lan-formularen berri eman diete.
2026an zehar, Donostiakoa ere publifikatuko da, eta, horrela, anbulantzia medikalizatuen zerbitzuaren % 100 Osakidetzak emango du oso-osorik.
Profesionalak beren langileen baldintza berberetan subrogatuko dira Osasun Sistema Publikoan, eta dagozkien plazak betez EPE bidezko arauzko estalduraraino. Hori horrela izango da subrogazioa erabakitzen duten langileekin, borondatezkoa delako, eta Ambulancias Gipuzkoa enpresak anbulantzietan beste destino batean jarraitzeko aukera ematen dielako.
Hortaz, Elgoibarko eta Tolosako Anbulantzia Zerbitzua erabat publifikatuta, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak berretsi egiten du funtsezko zerbitzuak publifikatzeko Osasun Itunean hartutako konpromisoa. Orain publifikazio horren bidez burutu den prozesu hori lankidetza publiko-pribatuaren ildo estrategikoaren parte da. Ildo hori, osasun-kontzertazioaren egungo ehunekoa ez gainditzeko konpromisoari eusteaz gain, ehuneko hori murrizten ari da, osasun-sistema publikoa indartzeko helburuarekin.
Neurri hori Eusko Jaurlaritzak EAEko osasun-sistema publikoa indartzeko egin duen apustuaren barruan kokatzen da. Horren bidez, antolamendu efizienteagoa eta pazienteak ardatz izango dituena lortuko da, Euskadiko Osasun Itunean jasotako konpromisoekin bat eginik.
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…
Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…
“Se trata de un proyecto basado en el trabajo colaborativo con numerosos agentes de Bilbao,…