Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur goizean, bikotekide ohiari sexu-erasoa egitea eta labanaz mehatxu egitea egotzita. Egilea, atariko eskaileran ezkutatu da emakumea iritsi arte eta indarra erabiliz etxean sartu du.
Gaur, asteartea, goizeko bederatziak pasata, herritar batek Ertzaintzari deitu dio, emakume bat etxetik atera baita laguntza eske.
Antza denez, etxera itzultzen ari zela, atarian ezkutatuta zegoen bikotekide ohiak bizkarretik harrapatu du, iletik helduta, eta etxe barruan sartzera behartu du. Han, labana batekin mehatxatu ondoren, sexu-erasoa egin dio eta hainbat lesio eragin dizkio. Halako batean, biktimak etxetik irtetea lortu du, laguntza eske.
Biktima latinoamerikarra da, eta erasotzailearen deskribapena eman die agenteei. Minutu batzuk geroago aurkitu dute, Bilboko erdiguneko kale batean. Identifikatu ondoren, atxilotu egin dute, genero-indarkeriaren eremuan sexu-erasoa egitea egotzita.
Atxilotua, 40 urteko gizonezko latinoamerikar bat, ertzain-etxera eraman dute, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko izapideak egiteko.
Ertzaintzak biktima artatu du eta, ondoren, ospitalera eraman du.
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…
Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…
“Se trata de un proyecto basado en el trabajo colaborativo con numerosos agentes de Bilbao,…