Aurreko ekitaldietan bezala Bizkaiko Foru Aldundiak publiko egin du 2026ko ekitaldirako PFEZren atxikipenen taula (ikus erantsitako dokumentua), non % 2ko deflaktazioa aplikatzen den inflazio-egoerara egokitzeko eta prezioen igoeraren ondorioz gertatzen den erosteko ahalmenaren galera arintzeko. Neurri hau bat dator 2026rako Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aurrekontuei buruzko Foru Arauarekin; horren bidez likidazio-oinarri orokorrari aplikatu beharreko tarifa % 2an deflaktatzen da eta ehuneko berean handitzen dira baterako tributazioagatiko murrizketa, kuota-gutxitzea eta kenkari pertsonalak (ondorengoak, aurrekoak, desgaitasuna edo mendekotasuna, eta adinagatiko kenkaria).
Berrikuspen fiskalaren garapena, kontziliazio etxebizitza eta trantsizio berdeko neurriekin.
Bizkaiko Foru Aldundiak Foru Dekretu berri bat onartu du, Lurralde Historikoaren tributu-sistemaren berrikuspen fiskalerako neurriak onartzen dituen apirilaren 9ko 2/2025 Foru Arauaren erregelamendu bidezko garapena burutzeko. Xedapen honekin 2025ean hasitako arau-esparrua osatzen da, onartutako neurri fiskalei argitasun eta segurtasun juridiko handiagoa emanez.
Kontziliazioaren eta telelanaren esparruan dekretuak ezartzen du lanerako beharrezkoak diren ekipoak eta bitartekoak entregatzea ez dela gauzazko ordainsaritzat hartuko 1.000 euroko mugaraino. Gainera zaintzaren arloko profesional-izaera egiaztatzea ahalbidetzen duten kasuak zehazten dira, adingabeak eta mendekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonak zaintzeagatiko kenkariaren aplikazioa erraztuz.
Etxebizitzaren arloan higiezinen kapitalaren etekinei buruzko arauak eguneratzen dira, eta alokairuaren eta ohiko etxebizitzan inbertitzearen ondoriozko kenkariak zehazten dira; kasu honetan arreta berezia eskainiko zaie 36 urtetik beherako pertsonei eta kolektibo zaurgarrienei.
Halaber, garapen jasangarriko, trantsizio energetikoko eta ekonomia zirkularreko proiektuei lotutako Sozietateen gaineko Zergaren kenkariak garatzen dira, bai eta horrelako ekimenetan parte hartzeagatiko kenkari berria ere, inbertsio jasangarrirako laguntza fiskala indartuz.
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…
Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…
“Se trata de un proyecto basado en el trabajo colaborativo con numerosos agentes de Bilbao,…