Categorías: albisteak-berriak

Bizkaiko udalek foru laguntzak jaso ahal izango dituzte errepide sarerako sarbideak hobetzeko

Lurraldeko udalak, 2026an, Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzen lerro berri batez baliatu ahal izango dira, udal-titulartasuneko sarbideak errepideen foru-sarera hobetzeko. Helburua da bidegurutzeetan segurtasuna indartzea, eta, horretarako, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak 200.000 euroko hasierako zuzkidura jarriko du udalen esku.

Zenbateko horri esker, lehen fasean, foru-sarerako sarbideetan bide-segurtasuna hobetzeko proiektuen idazketa finantzatu ahal izango da, eta lehentasuna emango zaie arriskuaren murrizketan eta erabiltzaile zaurgarrien babesean eraginik handiena duten proposamenei. Foru Aldundiaren asmoa da laguntzak bigarren fase batean obrak egitera zabaltzea.

Programa bereziki zuzenduta dago udal-trafikoa eta foru-errepideetako trafikoa elkartzen diren sarbideak dituzten udalerriei. Normalean, maniobra konplexuak, ibilgailu astunak eta erabiltzaile zaurgarriak (oinezkoak edo txirrindulariak) dauden eremuak izaten dira.

Jarduera onargarrien artean nabarmentzekoak dira ikuspena eta maniobragarritasuna hobetzea, sarbideak berrantolatzea, biratze arriskutsuak kentzea, drainatze-zuzenketak eta trafikoa baretzeko neurriak.

Bide-segurtasunarekiko konpromisoa
Lerro horrek sendotu egiten du Bizkaiko Foru Aldundiak bide-sarea etengabe hobetzeko eta errepideen erabiltzaile guztiak babesteko duen konpromisoa. Hurrengo urteetan, programa zabalduko da obrak ere egiteko, eta, horrela, eguneroko joan-etorrien segurtasunean duen eragina handituko da.

Informazio zehatza Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean dago eskuragarri, interesa duten udalek programaren xehetasunak, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eskabideak izapidetzeko jarraibide praktikoak kontsultatu ahal izateko, dagokion deialdia argitaratzen denean.

https://www.bizkaia.eus/es/tema-detalle/-/edukia/dt/12932

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

13 horas hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

13 horas hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

13 horas hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

16 horas hace

El Parque Cristina Enea se convierte en el escenario del XXII Campeonato Nacional de Trepa de Árboles

Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…

16 horas hace

‘Bilbao Moda’, una iniciativa del Ayuntamiento para fomentar la colaboración entre los comercios y el talento de los diseñadores locales

“Se trata de un proyecto basado en el trabajo colaborativo con numerosos agentes de Bilbao,…

16 horas hace