Juan Ignacio Pérez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuak Eluned Morgan Galesko lehen ministroa hartu du gaur goizean Ikerbasque eraikinean, Donostian, IBM Quantum System Two ordenagailu kuantikoa instalatuta dagoen lekuan. Bisitaren ardatza ordenagailu horren gaitasunak eta potentziala zuzenean ezagutzea izan da, Europan ezaugarri horiek dituen lehena eta munduko hirugarrena baita.
Bileran, sailburuak Basque Quantum estrategia aurkeztu dio, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak eta foru aldundiek sustatua. Estrategia horri esker, ordenagailu kuantikoa instalatu ahal izan da Donostian, eta Euskadi Europako erreferente bihurtu da teknologia kuantikoen esparruan. Era berean, Adolfo Morais Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordeak ordenagailuaren ezaugarri nagusiak azaldu dizkio.
Eusko Jaurlaritzaren bisitan eta ondorengo topaketan Perez Iglesias sailburuak; Morais sailburuordeak; Fernando Cossio, Ikerbasqueko zuzendari zientifikoak; Ander Caballero, Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globalerako idazkari nagusiak; eta Mikel Anton Europako Gaietarako zuzendariak hartu dute parte.
Galesko Gobernuaren ordezkaritza, Morgan lehen ministroa buru, Andrew Gwatkin Galesko Gobernuko Nazioarteko Harremanetarako eta Merkataritzako zuzendariak eta Geraint Huxtable Nazioarteko Harremanen etra Politiken buruak osatu dute, besteak beste.
Gaur goizeko topaketa Galesko lehen ministroa egun hauetan Euskadira egiten ari den bisita ofizialaren barruan dago. Bertan, bilera instituzionalak eta berrikuntzaren, industriaren eta nazioarteko proiekzioaren arloko hainbat eragile estrategiko bisitatzen ari da.
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…
Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…
“Se trata de un proyecto basado en el trabajo colaborativo con numerosos agentes de Bilbao,…