Categorías: albisteak-berriak

Emakume bat atxilotu dute Bilbon, hainbat establezimendutan lapurtutako txartel bat erabiltzeagatik


26_0021Emakume bat atxilotu dute Bilbon, hainbat establezimendutan lapurtutako txartel bat erabiltzeagatik

Emakume bat atxilotu dute Bilbon, hainbat establezimendutan lapurtutako txartel bat erabiltzeagatik

Prentsa Zerbitzua

2026-01-11

Ertzaintzak 36 urteko emakume bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Bilbon, iruzur delitu bat egotzita. Emakumeak lapurtutako txartel bat erabili zuen hiriburuko bi establezimendutan gutxienez baimenik gabeko karguak egiteko.

Atzo arratsaldeko hiru eta erdiak baino lehentxeago, Ertzaintzak jakin zuen lapurreta bat gertatu zela Bilboko erdiguneko hotel bateko langileen aldageletan, armairuak bortxatu baitzituzten. Antza denez, banku-txartel bat eta diru-kopuru txiki bat lapurtu zizkieten. Biktima lapurretaz ohartu eta txartela blokeatu aurretik, iruzurrezko bi kargu egin ziren Bilboko beste horrenbeste establezimendutan.

Jarraian, polizia-patruila bat txartela erabili zen azken lokalera joan zen, eta miaketa bat egin zuen jabearen baimenarekin. Bertan, agenteek bezero baten oinaren azpian lapurtutako txartela aurkitu zuten, ezkutatzen saiatzen ari zela. Hori dela eta, atxilotu egin zuten.

Atxilotua, Espainiako nazionalitatea duen emakume bat, epailearen esku utziko dute, ertzain-etxean beharrezko eginbideak amaitu ondoren.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

6 horas hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

6 horas hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

6 horas hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

9 horas hace

El Parque Cristina Enea se convierte en el escenario del XXII Campeonato Nacional de Trepa de Árboles

Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…

9 horas hace

‘Bilbao Moda’, una iniciativa del Ayuntamiento para fomentar la colaboración entre los comercios y el talento de los diseñadores locales

“Se trata de un proyecto basado en el trabajo colaborativo con numerosos agentes de Bilbao,…

9 horas hace