Categorías: albisteak-berriak

Bi atxilotu Bilboko jatetxe batean lapurreta egiten saiatzeagatik


26_0024 Bi atxilotu Bilboko jatetxe batean lapurreta egiten saiatzeagatik

Bi atxilotu Bilboko jatetxe batean lapurreta egiten saiatzeagatik

Prentsa zerbitzua

2026-01-12

Ertzainek bi gizon atxilotu dituzte goizaldean, Bilbo erdialdeko ostalaritza-lokal batean lapurreta egiten saiatzea leporatuta. Polizia-baliabideek establezimendu barruan ezkutatuta aurkitu dituzte bi susmagarriak.

Lapurreta-saiakera gaur, astelehena, goizaldeko bostak aldera gertatu da, eta dei baten bidez jakitera eman dute Bilboko San Frantzisko auzoko jatetxe batean sartu direla.  Antza denez, bi pertsona ostalaritza-establezimenduan lapurretan ari ziren.

Ertzaintzaren hainbat patruila joan dira adierazitako lekura, eta lokaleko pertsiana behartu dutela egiaztatu dute. Agenteek jatetxea miatu dutenean, sukaldean ezkutatuta aurkitu dituzte bi susmagarriak.

Patruilek bi gizonak identifikatu dituzte, eta lapurreta-delitua leporatuta atxilotu dituzte.

Atxilotuak, magrebtar jatorriko 37 eta 45 urteko bi gizon, Ertzaintzaren egoitzara eraman dituzte dagozkion polizia-izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, datozen orduetan jarriko dituzte agintari judizialaren eskuetan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

2 horas hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

2 horas hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

2 horas hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

5 horas hace

El Parque Cristina Enea se convierte en el escenario del XXII Campeonato Nacional de Trepa de Árboles

Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…

5 horas hace

‘Bilbao Moda’, una iniciativa del Ayuntamiento para fomentar la colaboración entre los comercios y el talento de los diseñadores locales

“Se trata de un proyecto basado en el trabajo colaborativo con numerosos agentes de Bilbao,…

5 horas hace