Txotx denboraldiari hasiera eman zaio Donostiako Alde Zaharreko Konstituzio plazan. Jai giroan eta parte-hartze handiarekin egindako ekitaldian, erakundeetako ordezkariak, sagardogileak eta sektoreko profesionalak bildu dira, baita sagardoarekin lotutako eragileak eta herritarrak ere, sagardoaren egutegiko hitzordu esanguratsuenetako baten hasiera ofiziala bertatik bertara jarraitzeko. Hala, Konstituzio plaza topagune bihurtu da, non tradizioak, produktuak eta sektoreak protagonismoa partekatu duten txotx denboraldi berriaren hasieran.
Ekitaldian parte hartu dute Nora Beltrán de Otalorak, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko zuzendariak, eta Raimundo Ruiz de Escuderok, HAZI Fundazioko zuzendariak, sagardoaren sektoreko eragileekin batera.
Bere hitzaldian, Beltrán de Otalora zuzendariak Euskal Sagardoa Jatorri Deituratik merkaturatzearen arloan egiten ari den lana babesten jarraitzearen garrantzia azpimarratu du: “Kalitatea da Euskal Sagardoaren oinarria, baina kalitate horrek merkatura iritsi eta kontsumitzaileak aitortu behar du. Horregatik, erakundeen laguntza funtsezkoa izaten jarraituko du balio handiko produktu batek, sagardoak kasu honetan, merezi duen posizionamendua izan dezan”, adierazi du.
Kalitate zuzendariak, halaber, azken urteotan Euskal Sagardoak salmenta-kanal desberdinetan —retaila, ostalaritza, salmenta zuzena eta online kanala— presentzia indartzeko egin den ahalegina nabarmendu du, baita norabide horretan lanean jarraitzeko beharra ere.
Horrela, Eusko Jaurlaritzak balioa eman nahi izan dio sektorearekin batera garatzen den lan bateratuari, sustapena, ikusgarritasuna eta produktuaren, lurraldearen eta kontsumitzailearen arteko lotura indartzera bideratutakoari.
Txotx denboraldiaren hasiera honekin, Euskal Sagardoak kalitatean, lankidetzan eta merkatu-estrategia sendo batean oinarritutako ereduarekiko konpromisoa berresten du, modu iraunkorrean hazten jarraitzeko helburuarekin.
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…
Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…
“Se trata de un proyecto basado en el trabajo colaborativo con numerosos agentes de Bilbao,…