Categorías: albisteak-berriak

Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Labayru Fundazioak lankidetza-hitzarmen berri bat adostu dute

Leixuri Arrizabalagak, Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak; Aitor Aldasorok, Hizkuntza Politikako sailburuordeak eta Igone Etxebarriak, Labayru Fundazioko zuzendariak, hiru erakundeek elkarlanerako oinarri orokorrak ezartzen dituen esparru-hitzarmenaren berri eman dute.

Hitzarmen honek lexikografiaren arloko programak finantzatuko ditu, baita Bizkaiko euskararen corpusa bultzatzea helburu dutenak ere.

Leixuri Arrizabalagak, Bizkaiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, «euskararen eta euskal kulturaren aldeko hiru erakundeen arteko elkarlana eta konpromisoa» azpimarratu ditu. Halaber, Labayru Fundazioaren ibilbidea «oso emankorra» dela gaineratu du eta «bizkaieraren lanketari eta bultzadari egiten dion ekarpena handia» dela zehaztu du.

Bestalde, Aitor Aldasorok, Hizkuntza Politikako sailburuak, azpimarratu duenez, «euskalkiak zaintzea, eta kasu honetan, bizkaiera zaintzea, euskara batuaren eta tokikotasunaren garrantzia aitortzea da». Era berean, hitzarmenaren izaera publiko-pribatuan jarri du indarra.

Azkenik, Igone Etxeberriak, Labayru Fundazioko zuzendariak, adierazi du «hiru erakundeen arteko elkarlana ezinbestekoa dela Fundazioak dituen proiektu garrantzitsuekin aurrera egiteko, zehazki, bizkaieraren lexikografian eta gramatikan: «Euskararentzat eta euskal herriarentzat euskara orokorrari bizkaitarretik egiten diogun ekarpena oso garrantzitsua dela uste dugu, bertako euskarari lekua ematen baitiogu. Egun sarean lexikografia dugu eskuragarri eta, datozen egunetan, gramatika jarriko dugu, hitzarmen honi esker martxan jarritako proiektua».

Hitzarmen honen baitan jasotzen diren ekintzen artean,  Labayru Fundazioak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin partekatuko du bere corpusa. Corpus horiek eskuratzeak aukera emango du horiek etiketatzeko, kode irekian oinarritutako ereduak sortzeko, hizkuntza-teknologiak sortzen dituzten erakundeen eskura jartzeko eta hizkuntza-teknologien industria sustatzeko. Horrela, euskara hizkuntzaren teknologietan integratzen eta aplikazioak eta tresnak erabiltzaileen eskura jartzen jarraituko da.

Hortaz gain, Labayru Fundazioak, lankidetzan jardungo du unibertsitateekin eta beste erakunde akademiko batzuekin hizkuntzalaritzaren alorreko ikertzaileak trebatzeko.

Jarraipen Batzorde bat arduratuko da hitzarmenean aurreikusitako jarduerak aztertzeaz eta garatzeaz, eta ordaindutako gastuen jarraipena egingo du.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Labayru Fundazioak sinatutako akordioa lau urterako aurreikusten da, 2025-2028 aldirako. Lankidetza hitzarmen honekin dagoeneko 25 urte dira hiru erakundeek euskal kulturaren alde  elkarrekin lan egiten dutela.

Labayru Fundazioa

Labayru Fundazioa 1977an sortu zen, euskal hizkuntza eta kultura ikertu, sustatu eta zabaltzeko. Helburu horiek lortzeko hainbat arlotan egiten du lan, bai ikerketan, bai dibulgazioan: irakaskuntza, itzulpengintza, herri-ondarearen bilketa, euskararen erabilera normalizatzeko planak, etnografia, lexikografia, toponimia…

Gaika antolatuta dagoen Euskal Biblioteka ezinbesteko osagarria da lan horretarako, eta Euskal Herriari, bere hizkuntzari eta inguruko lurraldeei buruzko ondare bibliografiko eta dokumental baliotsua gordetzen du: liburutegia, hemeroteka, dokumentu-artxiboa, argazki-artxiboa, ikus-entzunezko funtsa, kartelak eta bestelako dokumentazioa, besteak beste liburuxkak, pegatinak, egutegiak…

Labayru Fundazioa euskara mintzatuaren erreferentziazko erakundea da Bizkaian. Alde batetik zerbitzuak ematen ditu: alfabetatze eta euskalduntze eskolak, itzulpenak, euskararen erabilera planak. Eta bestetik, ikerketara bideratutako zentroa da, batez ere euskara, literatura, etnografia eta bibliografia bezalako arloetan. Bi jarduerak hertsiki lotuta daude, ikerketaren emaitzek zerbitzuetan dutelako eragina eta argitalpenen oinarria direlako.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

2 horas hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

2 horas hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

2 horas hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

5 horas hace

El Parque Cristina Enea se convierte en el escenario del XXII Campeonato Nacional de Trepa de Árboles

Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…

5 horas hace

‘Bilbao Moda’, una iniciativa del Ayuntamiento para fomentar la colaboración entre los comercios y el talento de los diseñadores locales

“Se trata de un proyecto basado en el trabajo colaborativo con numerosos agentes de Bilbao,…

5 horas hace