Antzoki Zaharrean izango da igande honetan, urtarrilak 18
Datorren igandean, urtarrilak 18, 12:00etan abiatuta, Donostiako Udalaren Txistulari taldeak -eta Donostia zein inguruko txistulariek- San Sebastian aurreko kontzertua eskainiko du Antzoki Zaharrean. Kontzertuak, Donostia ardatz hartuta, hainbat pertsonaia eta ospakizun esanguratsu izango ditu gogoan.
Ekitaldiko sarrerak doakoak izango dira eta urtarrilaren 15ean jarriko dira eskuragarri Antzoki zaharreko zein Victoria Eugenia antzokiko leihatilatan 11:30ean (gehienez bi sarrera pertsonako).
Antonio Peña y Goñik idatzitako Donostia pasodobleak irekiko du San Sebastian aurreko txistularien zita. Horiekin, Erik Carrero, Maria Jaunarena eta Haizea Muñoz abeslariak, A Tempo Abesbatza, Arkaitz Añorgako Dantzariak, Kresala Elkarteko haur danborrada eta Donostiarra Metal Boskotea jardungo dira kontzertuan.
Emanaldiak hiriko urteurren eta gertaera hainbat gogora ekarriko ditu horiei lotzen zaien errepertorioaz; gogoan izango dira Bilintx, Antonio Peña y Goñi, Ricardo Sabadie, Raimundo Sarriegi edo José Antonio Santesteban. Halaber, 2026an 100 urte beteko dituen Arkaitz Añorgako Dantzariak taldeak Gipuzkoako dantzen saioa eskainiko du. Urteurrenak oroituta, San Sebastian egunaren iragarpen kontzertua danborrada doinuz amaituko dute parte-hartzaile guztiek batera. Kresala, Kiriko eta Donostiako Martxa izango dira emanaldiko azken doinuak.
Honekin guztiarekin, igandean, 12:00etatik aurrera Antzoki Zaharrean txistulariek San Sebastian aurreko kontzertua eskainiko dute. Halaber, kontzertura bertaratu ezin duenak kontzertua Donostiako Udalaren Txistulari Taldearen YouTubeko kanalean ikusteko aukera izango du zuzenean.
Barakaldoko Udaleko Herritarren Segurtasunerako Arloak astearte honetan egin du Udaltzaingoko langileei eta Babes Zibileko boluntarioei…
Talde Motorra Elgoibarren bildu da, Lehentasunezko Jarduera Eremuaren bide-orrian jasotako proiektuen eta jarduketen azken urteko…
Bingen Zupiria eta Elixabete Etxanobe lurraldeko segurtasunaren egoeraren eta ikuspegi integral batetik aurkezten diren etorkizuneko…
Ertzaintzak gizon eta emakume bat atxilotu ditu joan den astean Beasaingo etxebizitza batean lapurreta egitea…
Ertzainek lau gizon atxilotu dituzte Gipuzkoako hiriburuan legearen aurkako atxiloketa eta lesioak eragitea leporatuta, pertsona…
El Gobierno Vasco ha aprobado la convocatoria de ayudas a la emancipación para el próximo…