Categorías: albisteak-berriak

Osakidetzak erradiodiagnostikoko ekipoa berritu du Barakaldoko San Eloy Ospitalean

  • Azken belaunaldiko teknologia duen ekipo berriak doitasun diagnostikoa hobetzen du eta erradiazio-dosia murrizten du
  • Erradiologia-gela berri honek ospitaleko jarduera programatua eta larrialdiak hartzen ditu, eta 38.000 erradiografia konbentzional baino gehiago egin ditu iaz

Osakidetzaren Barakaldo-Sestao ESIko Erradiodiagnostikoko Zerbitzuak San Eloy Ospitaleko erradiologia geletako bat berritu du. Azken belaunaldiko teknologia duen ekipo berriak doitasun diagnostikoa hobetzen du, eta erradiazio-dosia murrizten du. Hobekuntza horretarako, 301.020 euroko inbertsioa egin da.

San Eloy Ospitalean instalatutako gailu berria nabarmentzen da irudi-emaitza hobeak ematen dituelako, funtzionalitate adimendunak txertatzeari esker; horien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • Irudiaren kalitate ahalik eta handiena bermatzeko diseinatutako teknologia aurreratua, ahalik eta erradiazio-dosi txikiena aplikatuta, pazientearen segurtasuna handituta.
  • Doitasun handiagoa interes-eremua fokatzean, beharrezkoak ez diren errepikapenak saihestuz.
  • Pazientearen ikusmen-kamera, osasun-langileei egokitzapenak egiten laguntzeko, pazientearen konforta hobetuz probak irauten duen bitartean.

Erradiologia-gela honek ospitalearen jarduera programatua eta larrialdiak hartzen ditu, eta 38.000 erradiografia konbentzional baino gehiago egin ditu iaz.

MODERNIZAZIOA LEHEN MAILAKO ARRETAN

Lehen ospitalean zegoen ekipo digitala eta motorduna Sestaoko Markonzagako Osasun Zentrora eraman da. Horrela, zentroko areto guztiak digitalak izatera pasatzen dira, eta horrek irudiak azkarrago prozesatzea, eta historia klinikoarekin hobeto integratzea bermatzen du.

Ekipo horiek martxan jartzeko, egokitzapen-lanak egin dira bi leku horietan, ekipoen errendimendua eta pazienteen segurtasun erradiologikoa bermatuz.

Inbertsio horrek berretsi egiten du Osakidetzak azpiegiturak eta ekipamenduak modernizatzeko duen konpromisoa, eta aldi berean, pazienteen asistentzia-kalitatea hobetzen du.

Inbertsio horrek berretsi egiten du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak azpiegiturak eta ekipamenduak modernizatzeko duten konpromisoa, eta, aldi berean, pazienteen asistentzia-kalitatea hobetzen du, hori guztia Euskadiko Osasun Itunaren helburu estrategikoekin lerrokatuta, eta, zehazki, Mahaian Euskal Osasun Zerbitzuaren azpiegitura eta ekipamendu sanitarioak modernizatzeko hartutako konpromisoarekin.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0332 Lasarte-Orian emakume bat atxilotu dute edadeko beste emakume bati, “besarkada solidarioa” teknika erabiliz, erloju bat lapurtu ondoren

Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Lasarte-Orian edadeko beste emakume bati lapurreta egitea leporatuta. Emakumea modu…

1 hora hace

26_0331 Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon hiru etxetan lapurreta egiteagatik

Ertzaintzako agenteek bi gizon atxilotu dituzte, Bizkaiko hiriburuko hainbat etxebizitzatan indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.…

1 hora hace

26_0330 La Ertzaintza y las Policías Locales de las Encartaciones realizarán controles conjuntos

26_0330 La Ertzaintza y las Policías Locales de las Encartaciones realizarán controles conjuntos Ertzaintzak eta…

1 hora hace

Herritarren Segurtasunak Barakaldoko Udaltzaingoaren eta Babes Zibilaren lana aitortzen du, egindako lanagatik, DANAn egindako jarduketagatik eta nabarmendutako beste esku-hartze batzuengatik

Barakaldoko Udaleko Herritarren Segurtasunerako Arloak astearte honetan egin du Udaltzaingoko langileei eta Babes Zibileko boluntarioei…

4 horas hace

Debabarrenak biziberritze-bidean aurrera egin du, Eskualdeko Plan Estrategikoaren esparruan 16 milioi euro baino gehiago gauzatuta

Talde Motorra Elgoibarren bildu da, Lehentasunezko Jarduera Eremuaren bide-orrian jasotako proiektuen eta jarduketen azken urteko…

4 horas hace

Basque Segurtasun Foroak 40 ordezkari instituzional inguru bildu ditu Bizkaian segurtasunaz hitz egiteko

Bingen Zupiria eta Elixabete Etxanobe lurraldeko segurtasunaren egoeraren eta ikuspegi integral batetik aurkezten diren etorkizuneko…

4 horas hace