Categorías: albisteak-berriak

«Euskadi erreferentzia da Europan biozientzietan eta terapia aurreratuen fabrikazioan»

Jaione Ganzarain Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak adierazi duenez, «Artis BioSolutionsek, Estatu Batuetan egoitza duten terapia aurreratuak garatzeko eta fabrikatzeko nazioarteko plataformak, Syngoi Technologies eskuratu izanak indartu egiten du Europan biozientzien eta terapia aurreratuen fabrikazioaren arloan erreferente gisa dugun posizioa».

Ganzarainek azpimarratu duenez, Syngoi Technologiesek entzima-prozesuetan oinarritutako DNA sintetikoaren plataforma aitzindari bat garatu du, terapia geniko eta zelularren botila-lepo nagusietako bat konpontzeko gai dena: material kritikoen ekoizpen eraginkorra, eskalagarria eta fidagarria, eredu tradizionalen aldean. «Eragiketa horri esker, teknologia hori dimentsio berri batera eraman ahal izango da, eskala industriala, sendotasun operatiboa eta nazioarteko proiekzioa emanez», adierazi du.

Sailburuordearen iritziz, «Eusko Jaurlaritzarentzat bereziki garrantzitsua da terapia aurreratuen eremuan maila globalean punta-puntakoak diren konpainiek Euskadin garatutako industrietan inbertitzearen aldeko apustua egitea, betiere horrekin batera Euskadiko jarduera industriala eta zientifikoa mantentzen eta indartzen bada». Azpimarratu duenez, konpromiso hori guztiz betetzen da eragiketa honetan.

Proiektuaren sustatzaileek baieztatu duten bezala, Syngoi Technologiesek bere oinarri zientifiko eta industriala mantendu eta indartuko du Bilbon, taldeko inbertsioa, gaitasun zientifikoak eta GMP-ready instalazio industrialak sendotuz. Ganzarainen hitzetan, gertaera horrek «konpainia Euskadin errotuta dagoela eta enplegu kualifikatua sortzen, talentua erakartzen eta atxikitzen eta industria-gaitasun estrategikoak garatzen laguntzen duela nabarmentzen du».

Sailburuordeak, halaber, Euskadiko bioteknologia-sektorearen bilakaera nabarmendu du, etengabe hazten jarraitzen baitu, batez ere teknologia-parkeen inguruan. Azken lau urteetan, farma, bioosasuna, terapia aurreratuak eta bioteknologia arloetako enpresen kopurua 100 konpainia ingurukoa izatetik 130 baino gehiagokoa izatera igaro da. Enpresa horiek 3.000 pertsona baino gehiago enplegatzen dituzte, eta haien fakturazio finkatua 500 milioi eurotik gorakoa izan zen 2024an.

«Horrelako eragiketek erakusten dute Euskadi gai dela balio erantsi handiko proiektu bioteknologikoak sortzeko, eskalatzeko eta atxikitzeko, balio-kate globaletan integratuta, eta Eusko Jaurlaritzak berrikuntzaren eta fabrikazio aurreratuaren aldeko ingurunea sortzeko egiten duen apustua indartzen dute, erakundeen laguntza politiken eta lurraldearen garapen industriala eta teknologikoa bultzatzen duten programen bidez», amaitu du.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0332 Lasarte-Orian emakume bat atxilotu dute edadeko beste emakume bati, “besarkada solidarioa” teknika erabiliz, erloju bat lapurtu ondoren

Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Lasarte-Orian edadeko beste emakume bati lapurreta egitea leporatuta. Emakumea modu…

1 hora hace

26_0331 Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon hiru etxetan lapurreta egiteagatik

Ertzaintzako agenteek bi gizon atxilotu dituzte, Bizkaiko hiriburuko hainbat etxebizitzatan indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.…

1 hora hace

26_0330 La Ertzaintza y las Policías Locales de las Encartaciones realizarán controles conjuntos

26_0330 La Ertzaintza y las Policías Locales de las Encartaciones realizarán controles conjuntos Ertzaintzak eta…

1 hora hace

Herritarren Segurtasunak Barakaldoko Udaltzaingoaren eta Babes Zibilaren lana aitortzen du, egindako lanagatik, DANAn egindako jarduketagatik eta nabarmendutako beste esku-hartze batzuengatik

Barakaldoko Udaleko Herritarren Segurtasunerako Arloak astearte honetan egin du Udaltzaingoko langileei eta Babes Zibileko boluntarioei…

4 horas hace

Debabarrenak biziberritze-bidean aurrera egin du, Eskualdeko Plan Estrategikoaren esparruan 16 milioi euro baino gehiago gauzatuta

Talde Motorra Elgoibarren bildu da, Lehentasunezko Jarduera Eremuaren bide-orrian jasotako proiektuen eta jarduketen azken urteko…

4 horas hace

Basque Segurtasun Foroak 40 ordezkari instituzional inguru bildu ditu Bizkaian segurtasunaz hitz egiteko

Bingen Zupiria eta Elixabete Etxanobe lurraldeko segurtasunaren egoeraren eta ikuspegi integral batetik aurkezten diren etorkizuneko…

4 horas hace