Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak 3.224.291 euroko laguntzen bi deialdi argitaratu berri ditu NAOn, talde kalteberak eta langabetuak gizarteratzeko proiektuak finantzatzeko.
Deialdi horien asmoa da Errenta Bermatua (EB) eta/edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarrera (BGS) jasotzen duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzea eta horien enplegurako sarbidea bultzatzea, pobreziaren aurkako borrokan eta pertsona horien sustapen, ahalduntze eta autonomian laguntzeaz gain, desberdintasun sozialen kausak murriztearekin batera. Irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzendutako diru-laguntzak otsailaren 24ra arte eskatu ahal izango dira, izapideen katalogoaren bidez.
Langabeentzat bideratutako diru-laguntzak 2.078.812 euroko partida du, eta gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideetan laguntza emateko proiektuak eta EB edo BGS jasotzen duten pertsonak kontratatzeko proiektuak sartzen dira bertan. Era horretan, lan eta gizarteratzeko ibilbide pertsonalizatuak, laneratu aurreko lan-ekintzak, trebakuntza pertsonalerako ekintzak eta lanerako prestakuntza finantzatuko dira. Lan-kontratuei dagokienean, gutxienez sei hilabetekoak izango dira, eta lanaldi osokoak, lanaldi erdikoak edo hiru laurdenekoak izan ahal izango dira. Ekintza horiek guztiak 2026an gauzatu beharko dira.
Baztertze-egoeran eta talde kalteberenen sustapen sozialean dauden pertsonak gizarteratzeko deialdiari dagokionean, Departamentuak guztira 1.255.479 euro jarriko ditu ekintzak sei modalitatetan finantzatzeko: gizarte-bazterkeriako eta/edo gizarte-etxegabetasuneko egoeran dauden pertsonek okupazio-proiektuak dituzten espazioetan parte hartzea; egoitza-plazak; elikadura-beharrak estaltzea jantoki sozialen bidez edo elikagaiak banatuz; prostituzioan aritzen diren pertsonei zuzendutako gizarte-laguntza espezializatua; ijitoen sustapen sozialerako jarduerak, tartean, adingabeei eskolaz kanpoko hezkuntza-errefortzua ematea, gazte eta emakume ijitoak sustatzea eta sentsibilizazioa, bitartekaritza eta sare-lana baliabide publikoekin; azkenik, gizarteratzeko proiektuak osasun mentaleko nahasmenduak direla-eta tratamenduan dauden pertsonentzat, tartean gizarte-bazterketako beste faktore batzuk izanik.
Barakaldoko Udaleko Herritarren Segurtasunerako Arloak astearte honetan egin du Udaltzaingoko langileei eta Babes Zibileko boluntarioei…
Talde Motorra Elgoibarren bildu da, Lehentasunezko Jarduera Eremuaren bide-orrian jasotako proiektuen eta jarduketen azken urteko…
Bingen Zupiria eta Elixabete Etxanobe lurraldeko segurtasunaren egoeraren eta ikuspegi integral batetik aurkezten diren etorkizuneko…
Ertzaintzak gizon eta emakume bat atxilotu ditu joan den astean Beasaingo etxebizitza batean lapurreta egitea…
Ertzainek lau gizon atxilotu dituzte Gipuzkoako hiriburuan legearen aurkako atxiloketa eta lesioak eragitea leporatuta, pertsona…
El Gobierno Vasco ha aprobado la convocatoria de ayudas a la emancipación para el próximo…