Categorías: albisteak-berriak

Bi atxilotu Donostian dokumentuak faltsutzeagatik

Ertzaintzak europar jatorriko bi gizon atxilotu zituen atzo Donostian, beren jatorrizko herrialdeko dokumentuez gainera, Europako beste herrialde bateko dokumentazio faltsua eramateagatik.

Atzo, asteartea, eguerdiko hamabiak baino lehentxeago, Gipuzkoako erdialdeko kale batean, Ertzaintzaren patruila batek ikusi zuen ertzainak ikustean martxaren norabidea aldatu zutela hiru gizonek.

Agenteek identifikatu egin zituzten. Batek bere NAN espainiarra erakutsi zuen, beste batek Europako herrialde bateko pasaportea eta hirugarrenak esan zuen ez zeramala dokumentaziorik eta inguruan aparkatuta zuten autoan zuela.

Jarraian, azaleko miaketa egin zieten, eta pasaportea zeraman gizonari, jakaren poltsikoan, Europako beste herrialde bateko bigarren pasaporte bat aurkitu zioten, bere argazkiarekin baina lehenengo pasaportekoa ez zen beste izen batekin, bai eta izen bera zeraman beste nortasun-agiri bat ere.

Gero, agenteek pertsona horien ibilgailua miatu zuten, eta dokumentazioa ez zeraman gizonaren jatorrizko dokumentazioa aurkitu zuten bertan. Horren ondorioz, pertsona hori zorrotzago miatu zuten, eta bere lagunari bezala, Europako beste herrialde bateko pasaporte bat aurkitu zioten, bere izenarekin baina jatorrizko dokumentaziokoa ez zen beste izen batekin.

Europako bigarren herrialde horretako dokumentazioa eta pasaporteak faltsuak izan zitezkeelakoan, eta ezkutatzeko asmo argia zutela ikusita, bi gizonak, 27 eta 65 urtekoak, atxilotu zituzten, dokumentuak faltsutzea leporatuta.

Atxilotuak polizia-egoitzara eraman zituzten zegozkion eginbideak betetzeko, eta epailearen eskuetan noiz jarriko zain daude.

Konfiskatutako dokumentazioa Ertzaintzako Polizia Zientifikoak aztertuko du, faltsua den jakiteko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0329 Beasainen bi pertsona atxilotu dituzte etxebizitza batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak gizon eta emakume bat atxilotu ditu joan den astean Beasaingo etxebizitza batean lapurreta egitea…

3 horas hace

26_0328 Cuatro detenidos por detención ilegal y lesiones en Donostia / San Sebastián

Ertzainek lau gizon atxilotu dituzte Gipuzkoako hiriburuan legearen aurkako atxiloketa eta lesioak eragitea leporatuta, pertsona…

3 horas hace

El programa Emantzipa 2026 amplía su alcance a los jóvenes de entre 23 y 29 años

El Gobierno Vasco ha aprobado la convocatoria de ayudas a la emancipación para el próximo…

6 horas hace

El IPC recorta su tasa interanual pese al encarecimiento de los carburantes

El Índice de Precios de Consumo ha frenado su avance en abril con una tasa…

6 horas hace

Denuncian una «salvaje agresión» a un taxista de Irun durante su jornada laboral

La entidad Taxi Bidasoa ha denunciado públicamente la «salvaje agresión» sufrida por un taxista el…

6 horas hace

Sánchez intenta rebajar la tensión con los jeltzales: «Quiero buena compañía, como la del PNV»

El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, ha aprovechado la sesión de control en el Congreso…

6 horas hace