Categorías: albisteak-berriak

Bi gazte atxilotu dituzte Donostian futbol-talde baten aldageletan lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak 26 eta 31 urteko bi gazte atxilotu ditu goizaldean Donostian, futbol-talde bateko kirolariei, entrenatzen ari ziren bitartean, telefono mugikorrak eta beste objektu pertsonal batzuk lapurtzea leporatuta.

Atzo, asteazkena, gaueko hamar eta erdiak aldera, Ertzaintzak jakin zuen lapurreta egin zutela futbol-talde baten aldageletan, Donostiako Martutene auzoan. Bertaratu ziren agenteek bildutako informazioaren arabera, jokalariak zelaian entrenatzen ari ziren bitartean sartu ziren lapurrak aldageletan, eta, aukeraz baliatuz, gutxienez bederatzi telefono mugikor, dokumentazioa, dirua eta beste hainbat objektu pertsonal lapurtu zizkieten.  

Entrenamendua amaitu eta gertatutakoaz konturatu zirenean, klubeko arduradunek segurtasun-kameren bidez ikusi zuten lapurrak bi gizon gazte zirela.  Berehala, patruila jarduleak inguruan hasi ziren gazteen bila, eta goizaldeko ordu bata inguruan aurkitu dituzte lapurren deskribapenarekin erabat bat zetozen bi pertsona abandonatutako eraikin batean sartzen ari zirenean.

Handik laster, agenteak eraikinean sartu dira eta geletako batean aurkitu dituzte kirolarien dokumentazioa, kreditu-txartelak eta beste hainbat gauza. Era berean, aldageletatik lapurtutakoak ez ziren beste objektu batzuk, besteak beste, telefono mugikorrak ere aurkitu dituzte, eta, dagokion salaketa jasota badago, beren jabeei itzuliko dizkiete.   

Ebidentzia horien aurrean, 26 eta 31 urteko gizonak, biak magrebtarrak eta delitu-historia luzea dutenak, ondarearen aurkako delitu batengatik atxilotu eta polizia-egoitzara eraman dituzte, eta bertan egongo dira beharrezko eginbideak amaitu arte.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0329 Beasainen bi pertsona atxilotu dituzte etxebizitza batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak gizon eta emakume bat atxilotu ditu joan den astean Beasaingo etxebizitza batean lapurreta egitea…

2 horas hace

26_0328 Cuatro detenidos por detención ilegal y lesiones en Donostia / San Sebastián

Ertzainek lau gizon atxilotu dituzte Gipuzkoako hiriburuan legearen aurkako atxiloketa eta lesioak eragitea leporatuta, pertsona…

2 horas hace

El programa Emantzipa 2026 amplía su alcance a los jóvenes de entre 23 y 29 años

El Gobierno Vasco ha aprobado la convocatoria de ayudas a la emancipación para el próximo…

5 horas hace

El IPC recorta su tasa interanual pese al encarecimiento de los carburantes

El Índice de Precios de Consumo ha frenado su avance en abril con una tasa…

5 horas hace

Denuncian una «salvaje agresión» a un taxista de Irun durante su jornada laboral

La entidad Taxi Bidasoa ha denunciado públicamente la «salvaje agresión» sufrida por un taxista el…

5 horas hace

Sánchez intenta rebajar la tensión con los jeltzales: «Quiero buena compañía, como la del PNV»

El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, ha aprovechado la sesión de control en el Congreso…

5 horas hace