Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak Frankfurten amaitu du bonu jasangarriak jaulkitzeko nazioarteko roadshow-a

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailak gaur amaitu du Frankfurten bonu jasangarrien hamargarren jaulkipena aurkezteko nazioarteko roadshow-a, Europako finantza-merkatuko inbertitzaile eta kudeatzaile instituzionalekin egindako beste bilera sorta batekin. Bonuen jaulkipena aste honetan egingo da, eta iazko zenbatekoaren antzekoa izan daiteke, 700 milioi eurokoa.

Ordezkaritzaren buru Noël d’Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburua izan da, eta harekin izan dira José Corchón Finantza Politikako sailburuordea, Arantza Larrauri Finantza Politikako zuzendaria eta Eneritz Bilbao Kabinete eta Komunikazioko zuzendaria. Egunean zehar bilerak egin dira BNY Mellon ALM, Helaba Invest, OBL Asset Management eta Donner & Reuschel entitateetako ordezkariekin.

Milanen egindako jardunaldiaren ondoren, jaulkipenaren alderdi estrategikoetan, finantzarioetan eta inpaktukoetan sakondu ahal izan da Frankfurteko bileretan. Noël d’Anjou sailburuak aditzera eman du roadshow-a merkatuekin hitz egiteko politika aktiboaren parte dela, gardentasuna, hurbiltasuna eta kontuak ematea oinarri hartuta.

D’Anjouk adierazi du Eusko Jaurlaritzarentzat finantzaketa jasangarria politika publikoaren egiturazko tresna dela, gizarte-ongizatea indartzera eta trantsizio ekologikoa azkartzera bideratzen dena. Azpimarratu duenez, hamargarren jaulkipen horrek ibilbide sendoa erakusten du, baita horrelako tresnak denboran mantentzeko borondate argia ere.

Sailburuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzaren 2026rako finantza-estrategiak aurrekontu-egonkortasuna eta inbertitzeko gaitasuna uztartu nahi ditu, jasotako baliabideak ageriko inpaktua duten politika publikoetan gauzatzen direla berma dadin. Ildo horretan, ohartarazi du inbertitzaileen konfiantza funtsezko aktiboa dela, plangintza bidez, zorroztasunez eta koherentziaz eraikitzen den aktiboa.

José Corchón sailburuordeak Euskadiko ingurune makroekonomikoaren analisian sakondu du, eta hazkundearen egonkortasuna, enpleguaren portaera eta produkzio-sarearen sendotasuna nabarmendu ditu. Aditzera eman du faktore horiek aukera ematen dutela finantzaketa-premiei sendotasun posiziotik aurre egiteko, baita ziurgabetasuna nagusi den nazioarteko testuinguruan ere.

Corchón sailburuordeak zerga-diziplinaren eta inbertsio estrategikoaren arteko konbinazioaren garrantzia nabarmendu du, Euskal Autonomia Erkidegoko eredu ekonomikoaren ezaugarri bereizgarrietako bat den heinean, eta horrek nazioarteko finantza-merkatuen aurrean duen sinesgarritasuna indartzen duen heinean.

Bestalde, Arantza Larrauri Finantza Politikako zuzendariak 2026rako finantza- eta zor-estrategia zehaztu du, eta horren barruan finantzaketa-premia gordinak, produktuen dibertsifikazio-politika eta epemugen profila optimizatzeko helburua. Jaulkipen jasangarriak zor publikoaren kudeaketaren ikuspegi globalean txertatzen dela azaldu du.

Larraurik proiektuak hautatzeko irizpideetan eta jarraipen- eta reporting-konpromisoetan ere sakondu du, eta berretsi du funtsak gizarte- eta ingurumen-inpaktu positiboa duten ekimenetarako soilik jarriko direla, Eusko Jaurlaritzaren Bonu Jasangarrien Esparruari jarraikiz.

Noël d’Anjou sailburuak, saioak ixteko, adierazi du finantza, gizarte eta ingurumenaren arloko jasangarritasuna herri-estrategia beraren parte dela. Adierazi duenez, jaulkipen horrek indartzen du Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu-ekintzaren eta Euskadi 2030 Agendarekin eta Garapen Jasangarriko Helburuekin bat datozen epe luzeko konpromisoen arteko koherentzia. “Mundura irekita dagoen herrialde txikia gara, erabat europarra eta europazalea, eta gure tamaina txikitik ez diogu uko egiten Europan eta munduan zeregin garrantzitsua betetzeari. Gure lehentasunak eta politika publikoak guztiz bat datoz Europaren balioekin, helburuekin eta interesekin”, aditzera eman du d’Anjou sailburuak.

Inbertitzaileek modu positiboan baloratu dituzte ikuspegiaren argitasuna, esparru makroekonomikoaren sendotasuna eta Euskadik jaulkitzaile jasangarri gisa metatutako esperientzia. Milango eta Frankfurteko roadshow-aren amaierarekin, Eusko Jaurlaritzak jaulkipenaren aurretik merkatuekin hitz egiteko funtsezko fasea itxi du, eta inpaktuari erreparatzen dion jaulkitzaile publiko arduratsu eta garden gisa duen posizionamendua indartu du.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Prostituzioan aritzen diren emakumeak dauden etxebizitzetan indarkeriaz lapurretak egiten dituen talde kriminal bateko bi kide atxilotu dituzte

Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz…

49 minutos hace

Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren

26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…

49 minutos hace

Bilbon gizon bat atxilotu dute beste gizon bati sexu-erasoa egiteagatik

Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta. Atxilotuak labana…

49 minutos hace

Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Bilbon, bikotekidea hiltzeagatik

26_0068 La Ertzaintza detiene en Bilbao a una mujer por el homicidio de su pareja…

49 minutos hace

Gasteizen gizon bat atxilotu dute kokaina eta haxixa edukitzeagatik

Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan osasun publikoaren aurkako delitua leporatuta, kokaina…

49 minutos hace

El VIII Encuentro Internacional de Economía Circular abordará el reto de las materias primas críticas para la autonomía estratégica europea

Más de una veintena de ponentes internacionales y estatales debatirán en Naturklima sobre innovación, soberanía…

10 horas hace