Categorías: albisteak-berriak

Pikudo gorriaren presentzia atzeman da Hondarribiko zenbait palmondotan

Pikudo gorria izenez ezagutzen den Rhynchophorus ferrugineus espeziearen presentzia atzeman du Udalak hiriko zenbait palmondotan. Intsektu honek palmondoei eragiten die, eta Espezie Exotiko Inbaditzaileen Estatuko Katalogoan jasota dago.

Hondarribiko Udalak 2024tik hainbat prebentzio- eta kontrol-neurri ezarri ditu, izurritearen jarraipena eta hedapena saihesteko. Besteak beste, feromonak dituzten tranpak jarri dira intzidentzia kontrolatzeko.  Horrez gain, 2025ean Phoenix generoko palmondoetan hainbat esku-hartze egin dira: bi endoterapia-tratamendu, lau dutxa-tratamendu eta esku-hartze kirurgiko bat, palmondoen osasuna babesteko eta egoera kontrolpean mantentzeko.

Udalak egoeraren jarraipen estua egiten jarraitzen du, eta beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu pikudo gorriaren hedapena ekiditeko. Era berean, herritarrei dei egiten die, euren etxeetako lorategietan palmondoak badituzte zuhaitzen egoeraren jarraipena egin dezaten eta edozein susmoren aurrean neurriak har ditzaten.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

BilbaoArteren profesionalizazio artistikoa sustatzeko bideratutako baliabideak handitu ditu Bizkaiak

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak lankidetza-akordio berri bat aurkeztu dute gaur, BilbaoArte arte ekoizpeneko…

1 hora hace

Etxanobek Txipioko bidea berrantolatzeko lanak aurkeztu ditu Plentzian; jarduketak biribilgune berria, sarbide hobeak eta Metroaren disuasio-aparkalekua garatuko ditu

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Elixabete Etxanobek, Plentziako alkatearekin batera, Txipio auzoaren ingurua berrantolatzeko proiektua aurkeztu du…

1 hora hace

Bizkaiak BIOSPAIN 2026 hartzen du eta Euskadi berrikuntza bioteknologikoaren eta autonomia estrategikoaren epizentroa bihurtzen du Europan

BIOSPAIN 2026  ekimena aurkeztu da Bilbao Exhibition Centren (BEC),  Espainiako sektore bioteknologikoaren erreferentziazko hitzordua eta…

1 hora hace

Nafarroako Gobernuak A eta C mailetako Administrazio Nukleorako 19 plaza deitu ditu oposizio bidez

Nafarroako Gobernuak, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, A eta C mailetako Administrazio Nukleorako lau deialdi…

1 hora hace

Foru Ogasunak iaz baino 5.862 errenta-aitorpen gehiago erregistratu ditu dagoeneko

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari José Luis Arastik, Zuzendari Gerente Óscar Martínez de Bujandak eta Pertsona…

1 hora hace

Madergiaren fakturazioa %50 handitu da Agoitzen lantegi berria martxan jarritako urtean, Nafarroako Gobernuak eta Nasuvinsak bultzatuta

Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria den Mikel Irujo Amezaga eta Landa Garapen…

1 hora hace