Categorías: albisteak-berriak

26_0114 Ertzaintzak Basauriko metalurgia-enpresa bateko lapurreta argitu du


26_0114 Ertzaintzak Basauriko metalurgia-enpresa bateko lapurreta argitu du

Ertzaintzak Basauriko metalurgia-enpresa bateko lapurreta argitu du

Servicio de prensa

2026-02-16

Lau gizon atxilotu dituzte Gernikan, Sestaon eta Portugaleten, Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operazio batean, Basauriko enpresa batean eta Miranda de Ebroko beste batean lapurreta egitea leporatuta. Bizkaiko lantegian balio handiko lehengai metalurgikoa lapurtu zuten, eta Burgoskoan 6.000 kilo kobre. Bi delituetan zuloak egin zituzten instalazioetara sartzeko.


Otsailaren 12an, Ertzaintzaren Bizkaiko Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Nazionalaren Burutza Nagusiarekin elkarlanean, polizia-operatibo bat burutu zuen Bizkaian. Operatibo horretan lau gizon atxilotu zituzten, 2025eko abuztuan Basauriko industria-pabiloi batean egindako lapurretan parte hartu zutelakoan, balio handiko lehengai metalurgikoaz jabetu baitziren. Gizonak Gernikan, Sestaon eta Portugaleten atxilotu zituzten.  

Pertsona horiei joan den urtarrilaren 19an Miranda de Ebroko enpresa batean egindako lapurreta ere leporatu diete.  Kasu hartan 6.000 kilogramo kobre, 51.000 euro inguruko balioa zuena, lapurtu zuten.

Bi delituetan, delitugileek zulo bat egin zuten enpresetan sartu eta lapurreta egin ahal izateko. Atxilotuei indarrez lapurreta egitea eta talde kriminaleko kide izatea leporatu diete.

Polizia-aurrekariak dituzten atxilotuak 25 urtetik 50 urtera bitartekoak dira eta europarrak dira jatorriz, eta jada jarri dituzte epailearen eskuetan Miranda de Ebron.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0318 Gizon bat atxilotu dute Lazkaon, pertsona bati ahoan lesioak eta hausturak eragiteagatik

Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Lazkaon (Gipuzkoa), beste bati barra finko batekin…

23 minutos hace

26_0317 Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako Udal bati eta Murtziako enpresari bati ia 100.000 euroko iruzurra egin ondoren

“Andre – Marles” baterako operazioa Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako…

23 minutos hace

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…

9 horas hace

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…

9 horas hace

26_0314 Gernikan atxilotu dute ibilgailuetan eta salmenta-makina batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…

21 horas hace

26_0313 Donostian gizon bat atxilotu dute ostatatuak barruan zeudela apartamentu batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur, Gipuzkoako hiriburuko ostatu batean balkoitik eskalatuz sartu eta telefono…

21 horas hace