Nerea Melgosa sailburuak eta Elma Saiz ministroak gaur egin duten bilera Imanol Pradales Lehendakariak eta Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko presidenteak urtarrilean egindako bileraren ondorio zuzena da. Ohikoa denez, Lehendakariak aldebiko agendako funtsezko gaiak azaldu zituen, besteak beste, migrazio-politika, agenda horren parte baita legegintzaldiaren hasieratik.
Gaurko hitzordua Madrilen gobernuaren eta gobernuaren arteko topaketa izan da, Euskadi-Estatua aldebiko harremanaren esparruan. Ez da behin betiko bilera izan, Aste Santua baino lehen Pradales lehendakariaren eta Sánchez presidentearen artean egingo den Aldebiko Batzordean zehaztu daitezkeen akordioak lortzeko beharrezko urratsetako bat baizik.
Bileran funtsezko hiru gai jorratu dira:
1. Erregularizazioa.
Euskadik defendatzen du erregularizazioari erakundeen arteko lankidetzatik heldu behar zaiola, ordena, plangintza eta segurtasun juridikoarekin. Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak jarrera propositiboa eta kooperatiboa erakutsi dio Elma Saiz ministroari: ezohiko erregularizazio-prozesuaren hedapena babestea eta Euskadin izango dituen inplikazioak aurreratzea.
2. Iparraldeko muga.
Euskadi Europa kontinentalerako igarobidea da. Errealitate horrek presio gehigarria eragiten du gure harrera-baliabideetan. Euskal erakundeek 40.000 pertsona baino gehiago artatu dituzte 2018az geroztik, eta batez ere egonaldi laburrak eta Europarako jarraikortasuna izan dituzte. Eusko Jaurlaritzak emandako erantzuna iraunkorra izan da (kontingentzia-planak, larrialdi-baliabideak, erakundeen arteko gobernantza), nahiz eta aitorpen formalik eta egiturazko finantzaketa espezifikorik ez izan. «Aspalditik eskatzen dugu estatus hori eta horrek finantziazioari eta erantzunkidetasunari dagokienez dakarrena benetan aitortzea» azaldu du Nerea Melgosak.
3. Migrazio-kudeaketarako gaitasun berriak.
Migrazioaren kudeaketak tresna egokiak eskatzen ditu. Euskadik gaitasun politiko eta kudeaketa handiagoak izan nahi ditu eredu propioa, ordenatuagoa, eraginkorragoa eta integratzaileagoa garatu ahal izateko.
Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Lazkaon (Gipuzkoa), beste bati barra finko batekin…
“Andre – Marles” baterako operazioa Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako…
26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…
26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…
Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur, Gipuzkoako hiriburuko ostatu batean balkoitik eskalatuz sartu eta telefono…