Categorías: albisteak-berriak

Hondarribiko Udaltzaingoak Hendaian aparkaleku-isun faltsuen iruzurraz ohartarazi du

Hondarribiko Udaltzaingoak jakin ahal izan duenez, eta Ertzaintzak berretsi dionez, hainbat herritarrek jakinarazpenak jaso dituzte, ustez udako aldian egindako arau-hausteengatik, bai Hondarribian bai Irunen.

Gutunak posta arruntez bidali dira, frankeo ordainduarekin, eta Madrilen egoitza duen abokatu-bulego baten izenean bidali izanaren itxura dute. Dirudienez, bulego horren logotipoa iruzurrez erabiltzen ari dira erreklamazioari itxura ofiziala emateko eta ustezko isuna ordainarazteko asmoz.

Udaltzaingoak gogorarazten du:

  • Atzerriko administrazio-zigorrak ez dira modu horretan erreklamatzen, enpresa pribatuen bide.
  • Ez da inolako ordainketarik egin behar horrelako jakinarazpenen aurrean.

Gutun horietako bat jaso duen edonork, ez dezala dirurik ordaindu eta iruzurraren biktima izanez gero jo dezala Ertzain-etxera dagokion salaketa jartzera.

Ikerketak zabalik jarraitzen du Ertzaintzaren aldetik.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi…

9 horas hace

26_0318 Gizon bat atxilotu dute Lazkaon, pertsona bati ahoan lesioak eta hausturak eragiteagatik

Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Lazkaon (Gipuzkoa), beste bati barra finko batekin…

15 horas hace

26_0317 Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako Udal bati eta Murtziako enpresari bati ia 100.000 euroko iruzurra egin ondoren

“Andre – Marles” baterako operazioa Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako…

15 horas hace

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…

1 día hace

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…

1 día hace

26_0314 Gernikan atxilotu dute ibilgailuetan eta salmenta-makina batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…

2 días hace