Categorías: albisteak-berriak

Zarautzi buruzko Gradu Amaierako Lanak eta Master Amaierako Lanak laguntzeko bekak

Zarauzko Udaleko Gazteria departamentuak  Zarautzi buruzko Gradu Amaierako Lanak (GRAL) eta Master Amaierako Lanak (MAL) laguntzeko bekak eman ditu. Horien asmoa, unibertsitateko ikasketak egiten ari diren gazte zarauztarrek ikasturte amaierako lanetan Zarautzi buruzko errealitateak aztertzea sustatzea da.

“Zarauzko gazteak herriko aspektu desberdinak aztertzera animatu nahi ditugu, Zarauzko errealitatera ikuspuntu anitzetatik gerturatzeko. Herriko iragana, oraina eta etorkizuna izan dugu aztergai eta gaurko ekimen honek argi utzi digu asko ikasi dezakegula gure gazteengandik”, adierazi du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Gazteria zinegotziak. “Beka hauen bigarren edizioa izan da hau eta, aurrerantzean ere, Gradu eta Masterretako ikasle zarauztarrei aukera hau ematen jarraitzeko asmoa dugu”.

2026. urtean 7 beka eman dira, 1.000€ lan bakoitzeko eta ostegun honetan Etxezabala eraikineko Pleno Aretoan aurkeztu dira jendaurrean.

Hauek dira beka jaso duten eta aurkeztuko diren lanak:

Libe Aguirre Rodriguez -> Harrera eta helduarorako trantsizioa, gazte tutelatuen emantzipazio prozesua aztertzen, bizitza historia bat.

Andrea Aliria Sorarrain Lertxundi -> Mugarri. Ingurumena zaindu eta hondartzen erregenerazio naturala sustatzeko proiektua.

Maria Ayestaran Granado -> Zarauzko osasun zentroan bakardade sentimendua pairatzen duten 65 urtetik gorako emakumeei zuzendutako osasun hezkuntza programa.

Sarai Bastida Aristondo -> Zarauzko hornidura merkatuaren marketin plana.

Aritz Lazcano Morales -> Zarauzko erroten historia ekonomikoa.

Intza Usandizaga Arruabarrena -> Urrats bat ikasketa-zerbitzura, Lurmare-ren hazia sarean eraikiz.

Elliot Jonah Cooke Azkue -> San Pelaioko autobus intermodal berria.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi…

8 horas hace

26_0318 Gizon bat atxilotu dute Lazkaon, pertsona bati ahoan lesioak eta hausturak eragiteagatik

Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Lazkaon (Gipuzkoa), beste bati barra finko batekin…

14 horas hace

26_0317 Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako Udal bati eta Murtziako enpresari bati ia 100.000 euroko iruzurra egin ondoren

“Andre – Marles” baterako operazioa Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako…

14 horas hace

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…

23 horas hace

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…

23 horas hace

26_0314 Gernikan atxilotu dute ibilgailuetan eta salmenta-makina batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…

1 día hace