Categorías: albisteak-berriak

26_0149 Bi emakume atxilotu dituzte Gernika-Lumoko mugapeko, Getxoko eta Bilboko hainbat etxetan lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak talde antolatu bateko bi emakume atxilotu ditu Bilbon, Gernika-Lumoko bi etxetan, Mungiako lautan, Getxoko bitan eta Bilboko batean lapurreta egitea leporatuta.

Aurtengo urtarrilaren amaieran, Gernikako Ertzain-etxetik gorakada esponentziala detektatu zuten Mungiako eta Gernika-Lumoko etxebizitzetan egindako lapurretetan. Guztira, modus operandi bera erabiliz egindako sei lapurreta zenbatu zituzten mugape horretan, eta beste bi Getxon eta beste bat Bilbon.

Biktimek salaketetan emandako informazioaren bidez eta segurtasun-kamerak aztertuz, jakin ahal izan zuten lapurrak bi emakume zirela. Etxekoak kanpoan zeudela aprobetxatuz, etxeetan sartzen ziren irristatze-metodoaren bidez; atearen eta markoaren artean plastikozko xafla bat erabiliz giltzaz itxita ez zeuden sarrailak irekitzen zituzten. Etxeetatik eskudirua, bitxiak eta balio handiko jantziak lapurtzen zituzten.  

Gernikako Ertzain-etxeko Ikerketa Taldeak ezarritako zaintza-dispositiboari esker, joan den astearte goizean, hilaren 24an, Bermeon detektatu zituzten bi emakumeak, eta bertatik garraio publikoan joan ziren Mungiara, eta handik Bilbora.  Inplikatuei egindako jarraipenean, haien profesionaltasuna egiaztatu ahal izan zuten; izan ere, elkarren artean tartea utzita ibiltzen ziren poliziaren presentzia detektatu ahal izateko.

Europar jatorriko 22 eta 30 urteko bi emakumeak Bilboko taberna batean atzeman zituen Ertzaintzak. Identifikatu zituztenean, Italiako eta Serbiako dokumentazio faltsutua aurkeztu zuten.  Ertzainek biak atxilotu zituzten etxeetan indarrez lapurreta egitea, talde kriminaleko kide izatea eta dokumentuak faltsutzea leporatuta.  

Polizia-eginbideak amaitutakoan, epailearen eskuetan jarri zituzten.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0251 Gizon bat atxilotu dute Busturian, etxebizitza batean lapurtzen saiatzeagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Busturiako (Bizkaia) baserri batean lapurtzen saiatzeagatik. Atxilotuak jabetzako hesi batetik…

1 hora hace

26_0250 Bi pertsona atxilotu dituzte Gasteizen droga-trafikoagatik

Ertzaintzak emakume bat atxilotu du gaur goizaldean Arabako hiriburuan substantzia estupefazienteen hainbat kopuru atzeman ostean,…

1 hora hace

26_0249 Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, indarkeriaz egindako lapurreta baten deiari erantzutera zihoan Udaltzaingoari labana batekin mehatxu egiteagatik

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakariengatik Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, indarkeriaz egindako lapurreta baten deiari…

13 horas hace

26_0248 Gizon bat atxilotu dute Basaurin bikotekidea indarkeriaz hil duelakoan

26_0248 Gizon bat atxilotu dute Basaurin bikotekidea indarkeriaz hil duelakoan Gizon bat atxilotu dute Basaurin…

1 día hace

26_0247 Gasteizen gazte bati labankadaz eraso egin dioten ustezko egileak atxilotu dituzte

Ertzaintzak 19 eta 21 urte bitarteko bost gazte atxilotu ditu gaur arratsaldean Murgian, Gasteizen 17…

2 días hace

26_0246 Larrialdi Zerbitzuek merkantzia arriskutsua zeraman kamioi baten sutea itzali dute

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuen arteko koordinazioak eta su hartzen hasi den gai arriskutsuen kamioi baten gidariak…

2 días hace