26_0164 Ertzaintzak prebentzio-kontrolak egiten jarraitzen du Ugao-Miraballesko diskoteka baten inguruan
Prentsa zerbitzua
2026-03-02
Arma Zuriak eta Objektu Arriskutsuak Kontrolatzeko Ekintza Planaren esparruan, Ertzaintzak prebentziozko kontrolak egin zituen atzo, igandea, Ugao-Miraballesko diskoteka baten inguruan. Debekatutako bederatzi arma kendu zituzten guztira, eta beste lau pertsonari espedienteak ireki zizkieten Herritarren Segurtasuna Babesteko Legea urratu izanagatik, substantzia sorgorgarriak baitzeramatzaten.
Ertzaintzak atzo Ugao-Miraballesko udal-barrutiko diskoteka baten inguruan ezarritako prebentziozko dispositiboan 49 pertsona eta 16 ibilgailu identifikatu zituzten eta atestatu bat ireki zuten droga-trafikoagatik.
Operatiboan Ibaizabalgo Ertzain-etxeko, Brigada Mugikorreko, Bizkaiko Trafikoko Lurralde Unitateko eta Ertzaintzako Txakur Unitateko baliabideek parte hartu zuten, eta guztira 9 arma kendu zituzten, horien artean ukabil amerikar bat, homologatu gabeko defentsako esprai bat eta giltza-labana bat, eta horiek zeramatzatenei espedienteak ireki zizkieten Herritarren Segurtasunerako Legea ezarriz. Era berean, beste lau pertsona zehatzeko proposatu zituzten Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoari jarraituz, substantzia sorgorgarriak edukitzeagatik.
Esku-hartze horiek Ertzaintzak, kalean Arma Zuriak eta Objektu Arriskutsuak Kontrolatzeko Ekintza Planaren esparruan, egiten dituen prebentzio-lanen emaitza dira.
26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…
26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…
Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur, Gipuzkoako hiriburuko ostatu batean balkoitik eskalatuz sartu eta telefono…
Ertzainek 26 urteko gizon bat atxilotu dute hilaren hasieran Arabako hiriburuan emakume bati indarkeriaz egindako…
Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…