Categorías: albisteak-berriak

Artea eta Giza Eskubideak: zabaldu da margolanak online aukeratzeko epea

Otsailaren 27tik martxoaren 27ra arte gustukoenak hautatu ahal izango dira

Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 22. ekitaldi honetan, berriz ere, herritarrek aukera izango dute Publikoaren Saria erabakitzeko, epaimahai ofizialak aukeratutako margolanen artean hainbat kategoria eta modalitatetan. Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!

Urtero bezala, 6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek parte hartu dute. Aurten, 22. edizio honetan, Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren 38.4 artikulu inguruan hausnartzera gonbidatu ditugu. Bertan azaltzen da munduko herrialde guztiek ahal duten guztia egin behar dutela gatazka armatuetan gazteenak babesteko.

Horren inguruko hausnarketa eskatu diegu parte-hartzaileei eta hurrengo galdera irudietan islatzeko erronka proposatu zaie: Nola berma daiteke babes hori gerraren erdian? Aurtengo ekitaldian galdera horri 2.000 parte-hartzaile inguruk erantzun diote, bakarkako eta taldeko marrazkien arteko 1.300 lanekin. Aukeratzeko epea amaitu ondoren, webgune horretan bertan, palmaresa argitaratuko da.

Jarraibideak

Aukeraketan parte hartzeko jarraibideak:

  1. Sartu hemen: www.donostia.eus/gizaeskubideak
  2. Webgunearen ezkerraldean sakatu ‘Online margo aukeraketa‘ lotura eta handik nahi duzun kategoria. Margolan bat hautatzeko sakatu “Aukeratu” botoia.
  3. Erabiltzaile berri gisa erregistratzeko orria zabalduko zaizu: bete ezazu inprimakia zure datu pertsonalekin eta ez zaitez ahaztu zein helbide elektroniko eta pasahitza jartzen duzun, datu horiek baitira parte hartzeko aukera emango dizutenak.
  4. Minutu gutxiren buruan, mezu bat jasoko duzu erregistratu duzun helbide elektronikoan. Bertan azalduko den esteka sakatzen duzunean, kategoria eta modalitate bakoitzeko marrazki bana hautatu ahal izango duzu “Aukeratu” beheko botoia sakatuta.
albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…

8 horas hace

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…

8 horas hace

26_0314 Gernikan atxilotu dute ibilgailuetan eta salmenta-makina batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…

20 horas hace

26_0313 Donostian gizon bat atxilotu dute ostatatuak barruan zeudela apartamentu batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur, Gipuzkoako hiriburuko ostatu batean balkoitik eskalatuz sartu eta telefono…

20 horas hace

26_0312 Gasteizen indarkeriaz egindako lapurreta baten egileetako bat atxilotu dute

Ertzainek 26 urteko gizon bat atxilotu dute hilaren hasieran Arabako hiriburuan emakume bati indarkeriaz egindako…

20 horas hace

Barakaldoko liburutegien sareak %41 igo ditu liburu-maileguak azken urtean

Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…

1 día hace