Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Euskadin Benzodiazepinen Erabilera Egokirako Estrategia abiarazi dute. Anbizio handiko plan hori diziplina anitzeko zenbait osasun-eragilerekin batera egin da, eta tratamendu horien egokitzapena hobetzeko eta luzaroko erabilerarekin lotzen diren arriskuak murrizteko sortu da.
Estrategia hori ez da neurri isolatua, guztiz txertatzen baita Euskadiko Osasun Itunaren hedapenean. Zehazki, benzodiazepinen erabileraren optimizazioak Itunaren funtsezko ildo estrategikoei erantzuten die, hala nola pazientearen segurtasuna indartzeari, kronikotasunaren arretan asistentzia-kalitatea hobetzeari eta herritarrak beren osasunaren kudeaketan ahalduntzeari.
Sendagai horien erabilpenean eta neurri ez-farmakologikoak sustatzean arreta jartzearekin, Osasun Sailak eta Osakidetzak aurrera egiten dute pertsonentzako osasun-emaitzetan oinarritutako sistema eredu prebentiboagorantz eta jasangarriagorantz eraldatzeko konpromisoan.
Kultura-aldaketa 360º-ko ikuspegiarekin
Estrategia horren bidez, zifrak murrizteaz gain, kultura-aldaketa eragin nahi da, 360º-ko ikuspegiarekin. Helburu nagusia da farmako horien erabileraren egokitzapena hobetzea eta laguntza-prozesuan inplikatutako profesionalak eta, oro har, herritarrak sentsibilizatzea eta prestatzea.
Hori lortzera begira, planak funtsezko bost lan-ardatz ditu:
Estrategiak neurri praktikoak jasotzen ditu, aldaketa eraginkorra izan dadin, eta neurri horiek eragin zuzena izango dute asistentzia-lanean eta pazienteak jasotzen duen informazioan —preskripzio-jarraibideei buruzko txosten pertsonalizatuen bidez; errezeta elektronikoko sistemaren optimizazioaren bidez, tratamendu batek gomendatutako asteak gainditzen dituenean abisuak eman ditzan; pazienteentzako eta herritarrentzako talde-hezkuntzako tailerrak antolatzearen bidez edo preskripzio mailakatuko protokoloak ezartzearen bidez—.
Generoaren ikuspegia aintzat hartuko duen osasun publikoko erronka
Ekimen horren arrakasta zeharkako izaera izatean datza. Lehen mailako arretako, osasun mentaleko, ospitale-arretako, espetxeetako, osasun publikoko eta farmazia komunitarioko profesionalez osatutako diziplina anitzeko koordinazio-talde batek zehaztu du estrategia.
Lehentasunezko populazio gisa 70 urtetik gorakoak zehaztu dira, eta genero-ikuspegi nabarmenarekin lan egingo da, BZDaren erabilera ohikoagoa baita emakumeen artean, batzuetan, mota horretako farmakoak erabiltzen direlako ondoez emozionaletarako.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak —Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak Euskadiko adineko biztanleen adikzio-jokabideei buruz egindako azterketa aitzindariaren barruan—psikofarmakoen kontsumoaren prebalentzia handiaren berri eman zuen, batez ere 65 urtetik gorako emakumeen artean. Benzodiazepinak (BZD), somniferoak eta lasaigarriak farmako efikazak dira, epe laburrean, antsietatea eta insomnioa tratatzeko. Hala ere, insomnioaren kasuan 4 astez baino gehiagoz erabiltzeak edo antsietatearen kasuan 12 aste baino gehiagoz erabiltzeak tolerantzia eta mendekotasuna sortzen du, eta kontrako ondorio larriak izateko arriskua areagotzen du, hala nola erorikoak, hausturak, zirkulazio-istripuak eta narriadura kognitiboa.
Euskadin, preskripzio-datuek islatzen dute 2016 eta 2024 bitartean gora egin duela tratamenduan dauden pertsonen kopuruak. Gainera, genero- eta adin-arrakala hauteman da. Izatez, Euskadiko 70 urtetik gorako emakumeen % 40,3k preskripzio aktiboa dute, eta adin-tarte bereko gizonen % 20,8k. Gainera, biztanleriaren ehuneko handi batek aise gainditzen du gomendatutako denbora. Horri guztiari gehitu behar zaio erabilera nabarmen handiagoa dela pertsona zaurgarrien artean.
Estrategia hori abian jarrita, Euskadi pazientearen segurtasunaren arloko abangoardian kokatzen da, ongizate emozionala eta osasun fisikoa lehenesten dituen arretaren aldeko apustua egiten baitu, estres edo insomnio arineko egoeretan farmakoterapia sistematikoa erabiltzearen gainetik. “«Herritarrek farmako bat baino epe luzerako neurri ez farmakologiko eraginkorragoak daudela jakin dezaten nahi dugu”, nabarmendu dute Osasun Sailetik.
Euskadiko Adikzioen Plana 2023-2027
Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak 2023-2027 aldirako Euskadiko Adikzioen Planaren balantzea aurkeztu du gaur Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean, eta Eusko Jaurlaritzak mendekotasunen prebentzioarekin —jatorri farmakologikoko mendekotasunak barne— duen konpromisoa azpimarratu du. 20 jarduketa-ildoek aurrera egin dutela egiaztatu da, eta arreta berezia jarri da komunitate-inguruneetako kontsumoaren desnormalizazioan eta kolektibo zaurgarrienen babesean. Azken aldiko gertaera adierazgarrien artean, jarduketa-ardatz hauek nabarmentzen dira:
26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…
26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…
Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur, Gipuzkoako hiriburuko ostatu batean balkoitik eskalatuz sartu eta telefono…
Ertzainek 26 urteko gizon bat atxilotu dute hilaren hasieran Arabako hiriburuan emakume bati indarkeriaz egindako…
Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…