Eusko Jaurlaritzak urrats nabarmena egin du Tolosaldeko arreta sanitarioa hobetzeko bidean. Tolosako Ospitalearen Plan Funtzionala behin onartuta Osakidetzak Ospitale berria eraikitzeko proiektua idazteko lizitazioa bideratu du. Ospitale berria Larramendiko muinoaren hego-ekialdean dagoen 8.445 metro koadroko lursail batean eraikiko da; bere helburua izango da areagotzen ari den eremuko osasun-zerbitzuen eskariari erantzuna ematea, eta kalitate asistentziala hobetzea, baliabideak optimizatzea eta hurbileko eta kalitateko arreta bermatzea. Hori gauzatzeko, Osasun Sailak eta Osakidetzak 107,6 milioi euro inbertituko dituzte. Aurreikuspenen arabera, obrak 2028ko erdialdetik 2031ra arte iraungo dira.
Tolosaldeko egungo eredu asistentziala oso zatikatuta dago eta asistentzia-kudeaketan parte hartzen duten profesionalen eguneroko jarduna baldintzatzen duen egoera berezi eta konplexu batean dago. Egoera horrek egitura mailako erronka bat suposatzen du sustatzen den arreta integratu eta jasangarriaren eredurantz aurrera egiteko orduan, hain zuzen ere, arreta pertsonengan jartzen duen kudeaketa kohesionatu eta efizientea oinarri hartzen duen eredurantz.
Horretarako, Eusko Jaurlaritzak eta Osasun Sailak Tolosan ospitale-azpiegitura publiko berri bat eraikitzeko konpromisoa berretsi dute eta gobernu-programan jaso. Helburua da irtenbide integral bat lortzeko aurrera egiten jarraitzea, eskualdeko pazienteei arreta hurbila eta kalitatezkoa bermatzeko, kontuan hartuta biztanleria gero eta nagusiagoa dela eta osasun-premia konplexuak dituztela.
Tolosako Ospitaleko Plan Funtzionala onartzea
Horrela, ondoren onartu den Tolosako Ospitale berriaren Plan Funtzionalean, honako hau proposatzen da: kalitateari eta berrikuntzari dagokionez erreferente izango den modelu asistentzial bat erabiltzea; osasun-emaitzetara bideratuta egongo dena; humanizatua, segurua eta jasangarria izango dena; eta Tolosaldeko biztanleen uneko eta etorkizuneko behar asistentzialei erantzuteko gaitasun eta kaudimen handiak izango dituena. Egungo konplexutasuna kontuan hartuta, azpiegitura sanitario berri bat eraikitzea proposatzen da, eta azpiegitura horren jarduera-nukleoa atal hauekin osatuko da:
Aurreikusten denaren arabera, Donostialdeko ESIaren mende egongo den ospitale publikoak kirurgia-prozedurak egiteaz gain, prozedura diagnostikoak eta proba osagarriak egiteko erreferentea izango da Gipuzkoako lurraldean. Horrela, euskal sistema publikoak erantzuteko duen gaitasuna indartuko du. Zehazki, ospitale berriak honako zerbitzu hauek izango ditu:
Ospitale publiko berrian aurreikusitako espezialitateei dagokienez, hauek izango dira: Digestio-aparatua, Dermatologia, Endokrinologia, Ginekologia eta obstetrizia, Neurologia, Errehabilitazioa, Pneumologia, Alergologia, Kardiologia, Hematologia, Barne Medikuntza, Erreumatologia, Anestesiologia, Kirurgia Orokorra, Oftalmologia, Otorrinolaringologia, Traumatologia eta Urologia.
Gainera, Plan Funtzionalak planteatutako premiei zerbitzu egokia emateko behar diren giza baliabideen zuzkidura ere proposatzen du. Zehazki, asistentzia-jarduerarako 380 profesionalez osatutako plantilla aurreikusten da, fakultatibo, erizain, laguntzaile, zeladore eta baita beste profil zehatzagoen bat duten langileekin: optometristak, fisioterapeutak edo gizarte-langileak. Bestalde, zerbitzu orokorretarako 98 langileko plantilla aurreikusten da.
Epeak eta azalera
Ospitale berria Iurramendiko muinoaren hego-ekialdeko 8.445 metro koadroko azalera duen lurzati eremu lau batean kokatuko da. Kokapen horretan, lur gaineko lau solairu eta lurpeko beste hiru solairuko eraikin bat egingo da. Horietatik bi aparkaleku gisa erabiliko dira. Obra egiteko epeak gutxi gorabeherakoak dira, baina Osakidetzak aurreikusten du 2028ko erdialdean hasiko direla eraikuntza-lanak, eta 2031n amaituko direla.
Tolosako ospitale berriaren plangintza Osasun Sailaren eta Osakidetzaren Azpiegitura eta Ekipamendu Sanitarioen Programan (2025-2032) jaso da, eta helburua azpiegitura sanitarioa modernizatzeko eta hobetzeko ahalegina egitea du. Mugarri bat ezarriko du eskualdeko arreta sanitarioaren historian.
AURRERAPEN ASISTENTZIALAK TOLOSALDEAN
Tolosaldea ESIak urrats sendoak eman ditu jada osasun-arretaren eredu berrirako trantsizioan. Tolosaldeko eskualdean egin ditu Donostialdeko ESIak, eta Osasun Sailak eta Osakidetzak eskualdean osasun-kalitatea hobetzeko hartutako konpromisoari erantzuten diote, zerbitzuak pixkanaka berrantolatuz.
Horrela, bada, 2025. urtearen amaieratik eta 2026. urtearen hasieratik, dagoeneko abian dira hainbat aurrerapen, Donostialdeko ESIrekiko koordinazioa eta paziente konplexuen arreta hobetzeko.
Dagoeneko martxan dauden diagnostiko-zirkuitu azkarrak
2025eko azaroaz geroztik, Minbizi ORL zirkuitua martxan dago Donostialdea ESIarekin, otorrinolaringologiako diagnostikoa bizkortzen duena. Hilabete geroago, abenduan, biriketako minbizi kasuetarako Minbizi Birika zirkuitua aktibatu zen. Ibilbide horiek probak eta tratamenduak arintzen dizkiete eskualdeko biztanleei. Hurrengo urratsa Loaren Unitatearen zirkuitua martxan jartzea izango da.
Barne-medikuntzako errefortzua
2025eko abenduan Tolosaldea ESIak, Asuncion Klinikak eta Donostialdea ESIak, modu bateratuan eta koordinazio lanetarako Donostialdea ESIko barne-medikuntzako erreferentearen rola duen profesional bat izendatu zuten.
Gainera, Donostialdea ESIko Barne Medikuntzako espezialistak Tolosaldeko osasun-zentroetan izan dira urtarrilean eta otsailean, familiako medikuekin alderdi horiek guztiak koordinatzeko. Villabona, Ibarra, Andoain, Alegi eta Tolosako zentroetan bilerak egin dituzte.
Bilera horiek Lehen Mailako Arretaren eta Arreta Espezializatuaren arteko lankidetza zuzena sustatzen dute, eskualdean asistentziaren jarraitutasuna optimizatuz.
26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…
26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…
Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur, Gipuzkoako hiriburuko ostatu batean balkoitik eskalatuz sartu eta telefono…
Ertzainek 26 urteko gizon bat atxilotu dute hilaren hasieran Arabako hiriburuan emakume bati indarkeriaz egindako…
Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…