Osakidetza asteazken honetan hasiko da herritarrei SMS ofizial bat bidaltzen, informazio-komunikazioak WhatsApp bidez jasotzeko baimena biltzen hastera begira. Ekimen horren helburua da herritarrei osasun-intereseko abisuak, gogorarazte-abisuak, kanpainak edo gomendioak helarazteko bide erraz, hurbil eta irisgarria eskaintzea.
Horrelako mezuak jaso nahi dituzten pertsonek bi modutan eta oso erraz eman ahal izango dute baimena:
Gainera, Osakidetzak, tramitea errazte aldera, inprimakirako zuzeneko esteka izango duen informazio-SMS ofiziala bidaliko du. Mezu hori guztiz segurua izango da eta asteazkenetik aurrera jaso ahal izango da. Antzeko itxura duten eta datu pertsonalak eskatzen dituzten edo ofizialak ez diren estekak dituzten beste mezu batzuk jasotzen badira, mezu horiekin elkarreraginik ez izatea gomendatzen da.
WhatsApp bidez bidalitako mezuak informatiboak baino ez dira izango, eta osasun-gai orokorrei edo interes publikoko abisuei buruzkoak izango dira. Ez da inola ere sartuko datu pertsonalik edo klinikorik.
Jarduketa hori abian da jada, eta Lehen Mailako Arretako 2026ko Kudeaketa eta Helburu Planaren parte da. Bat dator Euskadiko Osasun Itunaren konpromisoekin, eta lehen mailako arreta indartzea eta guztien esku dauden kanal digital seguruen bidez herritarrekiko komunikazioa hobetzea du helburu. Horrela, Osakidetzak bere eraldaketa digitaleko prozesuan aurrera egiten jarraitzen du, herritarrei informazioa bide erraz, hurbil eta irisgarri baten bidez helarazteko aukera eskainita. Horretarako, ez da aplikazio berririk deskargatu beharko, biztanle gehienen egunerokotasunean oso integratuta dagoen tresna, WhatsApp, erabiliko baita.
Adostasuna emateko prozedurak eta zerbitzuaren baldintzak hemen kontsulta daitezke: https://www.osakidetza.euskadi.eus/osakidetza-en-whatsapp/webosk00-landcon/es/
26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…
26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…
Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur, Gipuzkoako hiriburuko ostatu batean balkoitik eskalatuz sartu eta telefono…
Ertzainek 26 urteko gizon bat atxilotu dute hilaren hasieran Arabako hiriburuan emakume bati indarkeriaz egindako…
Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…